X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Zahartzeari buruzko ikerketa zentro nazionala eraikiko dute EAEn

Eusko Jaurlaritza eta Zientzia Ministerioa urtarrilean hasi ziren negoziatzen egitasmoa. Patxi Lopez lehendakariak eta Cristina Garmendia Zientzia ministroak akordioaren berri eman dute Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin eraikiko dute Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala (ZIZN). Halaxe iragarri dute gaur Donostian Patxi Lopez lehendakariak eta Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntzako ministroak.

Oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko azpiegitura zientifikoa izango da ZIZN, nazioartean errekonozitutako bikaintasuna izango duena, pasa den urtarriletik Eusko Jaurlaritzak eta Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak zeramaten negoziazioaren emaitzari esker.

Zentroa Euskadin jartzeko erabakiak nolabait aitortu egiten du Euskadi "bide-urratzaile" dela arlo honetan, bai laguntza mailan bai teknologia mailan, eta zahartze aktibo, osasungarri eta familiaz inguratutakoa bultzatzeko laguntza-ereduak ezagutu eta bultzatu nahiz sustatzeko. Lehendakariak Gobernutik egin duen "ahalegin eskergaren" errekonozimendua ere bada.

Ez dugu ahaztu behar Euskadik "egoera demografiko zaila" izango duela aurrez aurre hemendik gutxira, munduko gizarterik zaharkituenetarikoa baita. Horrexegatik dabil Gobernua arazo horri aurre egiteko ahaleginez lanean, agintaldiko lehen unetik. "Proiektu handi hau" martxan jartzeak oso ondorio garrantzitsuak izango ditu hainbat arlotan.

Hainbat arlo

Batetik, ZIZNek zelulak zahartzeari buruzko oinarrizko ikerketa egingo du, eta zahartze hori eragiten duten biologia-, genetika- eta ingurumen-arrazoiak aztertuko ditu, eta lan horretan mundu-mailan ezagunak diren zientzialariek hartuko dute parte. Erreferentziazko zentro zientifikoa izango da Espainian eta Europan.

Saiakuntza klinikoarekin lotutako ezagutza sortzea izango da helburuetako bat, bai zahartzeari berari dagokion ezagutza, baita adinarekin lotutako endekapen-arazoei dagokiena ere.

Azkenik, ZIZNek berrikuntza eta teknologia arloko beste zentro batzuekin egingo du lan, batetik, arlo horretako diagnostiko- eta terapia-estrategia berriak garatzeko, eta, bestetik, komunikazio- eta elektronika-teknologien aurrerapenak adinekoak eta inoren laguntza behar duten pertsonak hobeto zaintzeko erabiltzen dituzten laguntza-modelo berriak garatzeko xedez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea