X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Bilboko auzoak hobetzeko zerbitzu gehiago jarriko ditu Txema Oleagak

PSEren Bilboko alkategaiak Auzoetako Plana aurkeztu du eta, besteak beste, hirigunetik kanpo bizi diren adinekoen bizi-baldintzak hobetu nahi dituela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Oleagak (PSE) esan du Bilboko alkatetza lortuz gero, Bizkaiko hiriburuko auzoetara hiriguneak dituen zerbitzu guztiak eramango dituela.

Santutxun egindako ekitaldi politikoan, PSEren Auzoetako Plana aurkeztu du. "Datozen lau urteotarako gure erronka nagusienetako bat izango da auzoetan dituzten beharrizanak asetzea, eta horretarako inbertsioak bikoiztuko ditugu", azaldu du. Horrez gain, "aldapa mekanikoak eta igogailuak jartzeko plan berezi bat martxan jarriko dugu, zona garaietan dauden auzo guztien loturak hobetzeko eta adineko pertsonek bizi-baldintza erosoagoak eta justuagoak izan ditzaten", erantsi du. Amaitzeko, Oleagak agindu du Barrutietako Zinegotzia izeneko figura sortuko duela. Zinegotzi horrek Barrutietako Kontseiluetan gutxienez urtean bi aldiz hartuko du parte, auzoetako lanak eta hobekuntzak bertatik bertara ezagutzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea