X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Aguilarrek ohartarazi du PPk zentral nuklearrez beteko duela Espainia

Espainiako Gobernuko Ingurumen ministroak "benetako konpromisoa" dagoela Ministroen Kontseiluaren partetik 2013 urtean Garoñako (Burgos) zentral nuklearra ixteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Aguilar Espainiako Gobernuko Ingurumen ministroak defendatu egin du sozialisten energia berriztagarrien aldeko apustua, eta Mariano Rajoy PPko buruak Espainia zentral nuklearrez beteko duela ohartarazi du.

Ministroa Gasteizen izan da asteazken arratsaldean. Bertan, goratu egin du Patxi Lazcoz alkategai sozialistaren lana, hiria Europako Hiriburu Berde 2012 izendatzea lortu baitu.

Aguilarrek gogorarazi du "benetako konpromisoa" dagoela Ministroen Kontseiluaren partetik 2013 urtean Garoñako (Burgos) zentral nuklearra ixteko.

Ministroaren esanetan, Lazcozek "hirigintza ordenatua eta gertua" egin du, eta Gasteizen mugikortasun jasangarria, aire kalitatea, ur aurrezkia eta zabor tratamendua jarri ditu adibide.

Txarli Prieto Arabako ahaldun nagusigai sozialistak ere Garoñako zentrala ixteko konpromisoa aipatu du, eta PPk "zabalik" utzi nahi duela ohartarazi du.

"Eskuinak gobernatzen badu, energia berriztagarrien aurka egingo du", nabarmendu du.

Patxi Lazcoz alkategaiak esan du Gasteiz "Green Capital 2012" izatea gasteiztarrentzat arrakasta dela, Arabako hiriburua Euskadin eta Europan "erreferente" izatea lortu baitute.

Bere esanetan, PPk gobernatzen duen hiriak langabezi handiena dutenak dira, baina Donostia eta Gasteiz Espainia osoan langabezi txikienetakoak dutenak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea