Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
Hauteskunde-kanpaina
Erredakzioa
Gasteizko gobernuburuak berretsi du igandean etxean geratzea ez dela aukera bat, bozkatzea aukera bakarra baita "gure etorkizuna erabakitzeko".
Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEko idazkari nagusiak igandean bozkatzera joateko dei egin du, Ongizate Estatua eta euskal gizartearen "aurrerapena eta batasuna" defendatzeko.
Hori horrela, botoa "gure indar handiena" dela eta, beraz, ez dela "oparitu" behar gaineratu du.
Bilbon egindako ekitaldi batean, Lopezek "azken esfortzua" eskatu du ETArekin "behin betiko" amaitzeko eta "bakearen eta askatasunaren" bidean "zatiketa barik" aurrera egiteko.
Gasteizko gobernuburuak berretsi du igandean etxean geratzea ez dela aukera bat, bozkatzea aukera bakarra baita "gure etorkizuna erabakitzeko". "Botoa ahulen boterea da, hauteslekuan denek balio berbera baitute", azpimarratu du.
Era beran, botoa herrialde demokratikoen "pribilejioa" dela esan du, eta gizarte asko hori lortzeko borrokan daudela gogorarazi du.
PSEko idazkari nagusiak aitortu du sozialistek egindako "murrizketek" eta "esfortzuek" haserrea sortu dutela, baina "erantzukizunez" eta Ongizate Estatua "hobetzeko helburuz" egin dituztela azaldu du.
Bere aldetik, Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak ohartarazi du eskuineko alderdiak "handituta" datozela, eta urte askotarako "porrota" eman nahi diotela ezkerrari. "Krisia sozialistek asmatu dugula pentsarazi nahi dute", esan du.
Txema Oleaga Bilboko alkategaia Arriaga plazan "eta beste hainbat hiritan" dauden protestariei zuzendu zaie, eta "gutxienez Bilbon" haien indarra eta ideiak gaineratu nahi dituztela adierazi du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa