Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Garridok "publikoaren indarra" defendatu du, eta ezkerra EP-IUn "elkartuta" lehiatuko dela esan du

Ahal Duguko koordinatzaile nagusiaren esanetan, koalizioak "guztiontzako herriak eta hiriak" defendatuko ditu.

Pilar Garrido eta Miren Echeveste, Errenteriako (Gipuzkoa) kanpainaurreko ekitaldian. Argazkia: EFE
Pilar Garrido eta Miren Echeveste, Errenteriako (Gipuzkoa) kanpainaurreko ekitaldian.
Pilar Garrido eta Miren Echeveste, Errenteriako (Gipuzkoa) kanpainaurreko ekitaldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Ahal Duguko koordinatzaile nagusi eta Unidas Podemoseko diputatuak maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen garrantzia azpimarratu du. Hitzorduan, Elkarrekin Podemos-IUk "guztiontzako herriak eta hiriak" defendatuko ditu, "Gipuzkoako edozein udalerritan bizi diren pertsonek bizitza ona eta aukera berdintasuna izan ditzaten". Errenterian egindako ekitaldi batean adierazi duenez, "hori bakarrik egiten da publikoaren indarrarekin eta komuna dena defendatuz".

Gainera, pozik agertu da datozen hauteskundeetan "euskal ezkerrari botoa emateko boto paper bakarra egongo delako; azkenean bat eginda goaz". "Feminista, ekologista eta soziala den euskal ezkerra" da hori, gaineratu du.

Miren Echeveste Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak interes pribatuak publikoen aurretik defendatzea leporatu dio EAJri. Esan duenez, badirudi EH Bilduk gauza bera egiten duela, Azpeitian bezala, konpainia pribatu bati "alfonbra gorria" jarri dio eta, parke eoliko bat jar dezan, "enpresak erabaki duen tokian, eta ez herriak nahi duen tokian". Bestalde, Victor Lasa Donostiako alkategaiak hiriburuko etxebizitzaren "hondamendi egoera" azpimarratu du, bertan bizitokien inguruan "larrialdi egoera deklaratu beharko litzatekeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak