Udal eta foru hauteskundeak -

AURREKANPAINA

Araban "zerbitzu publikoen pribatizazioa" geldiarazteko konpromisoa azaldu du Elkarrekin Podemosek

Koalizioaren iritzian, EAJk eta PSEk zerbitzu publikoak "kanpora atera eta prekarizatu egin dituzte azken urteotan".

Gasteiz, gaur
Gasteiz, gaur
Gasteiz, gaur

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban "zerbitzu publikoen pribatizazioa" geldiarazteko konpromisoa azaldu du Elkarrekin Podemosek, Gasteizen egin duten ekitaldi batean. Besteak beste, David Rodriguezek eta Garbiñe Ruizek, Arabako Aldundirako eta Gasteizko Alkatetzako Elkarrekin Podemosen hautagaiak, hurrenez hurren, hartu dute hitza ekitaldian. Horien araera, EAJk eta PSEk "zerbitzu publikoak pribatizatzeko dinamika" jarri dute martxan azken urteotan.

Kalitatezko zerbitzu publikoak bultzatzea agindu dute, horietan lan egiten duten "langile guztien lan-baldintzak hobetuta".

Gasteizko Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzua izan du hizpide Ruizek. Esan duenez, 2.652 familiak jasotzen dute laguntza hori gaur egun, eta "zuzeneko kudeaketa batek" zerbitzuaren kalitatea asko hobetuko luke.

Rodriguez, berriz, Arabako Aldundiak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruan aritu da. Horrek ere, pribatizazioak "ekarri dituen kalteak" nabarmendu ditu, eta "langileen ezegonkortasunean" izan duen eragina aipatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Arabako Foru Aldundia