Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Eusko Label Winter Series

Zesta puntako Eusko Label Winter Series txapelketako partidak.

Eusko Label Winter Series

Zesta puntako Eusko Label Winter Series txapelketako partidak.

1 / 30 Hurrengoa
Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean

Imanol Ibañez palistak Akilesen tendoia hautsi zuen Nazioen Ligako finalean

Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak

Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.

2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, urtarrilaren 2ko jardunaldia (ostiralez) eta finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte

Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte

Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidako azken tantoa

Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidako azken tantoa

Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Partidako azken tantoa, hemen.

Gorka Sorozabal: ''Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu''

Gorka Sorozabal: ''Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu''

Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi die Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.

Enara Gaminde: ''Oso pozik nago Euskal Herria hor goian ipintzeagatik; harrotasuna sentiarazten dizu''

Enara Gaminde: ''Oso pozik nago Euskal Herria hor goian ipintzeagatik; harrotasuna sentiarazten dizu''

Bi txapela irabazi ditu Enara Gamindek Nazioen Ligan. Buruz buru nagusitu eta hamar minutura berriro kantxaratu zen Olatz Arrizabalagarekin batera, binakako txapela eskuratuz. Tamalez, eskuzko emakumezkoen finalak ez ziren ofizialak izan.

Altuna eta Ezkurdia sailkapenaren buruan jarri dira Elordi eta Zabaleta garaituta (22-14)

Altuna eta Ezkurdia sailkapenaren buruan jarri dira Elordi eta Zabaleta garaituta (22-14)

Altunak eta Ezkurdiak 22-14 irabazi diete Elordi eta Zabaletari Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Hala, sailkapeneko lehen postuan jarri dira. Laso eta Albisu dituzte soilik parez-pare, bi garaipenekin.

Espainiak irabazi du Nazioen Liga eta Euskal Selekzioak bi urre lortu ditu

Espainiak irabazi du Nazioen Liga eta Euskal Selekzioak bi urre lortu ditu

Euskal Selekzioak zortzi final jokatu ahal izan ditu zazpi egunez frontoiak bete dituen Nazioen Ligan. Hala ere, erdietan bakarrik atera ahal izan da garaile.

2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lasoren eta Albisuren astindua jaso dute Jakak eta Iztuetak (6-22)

Lasoren eta Albisuren astindua jaso dute Jakak eta Iztuetak (6-22)

Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk erakustaldia eman dute Erik Jakaren eta Martxel Iztuetaren aurka jokatu duten partidan. 0-12 joan dira irabazten, eta 6-22 gailendu dira, ligaxkako bigarren puntua bereganatzeko.

Espainia gailendu da Nazioen Ligako binakako eta larruzko paletako finaletan

Espainia gailendu da Nazioen Ligako binakako eta larruzko paletako finaletan

Euskal Selekzioak bi setetan (10-8 eta 10-2) galdu du Espainiaren aurka jokatu duen Nazioen Ligako eskuz binakako finala, Bizkaian Frontoian. Larruzko paletako finalean ere Espainia nagusitu da, Frantziari hiru setetan irabazita (15-6, 11-15 eta 9-10).  

Zabalak eta Martijak Etxeberria eta Rezusta menderatu dituzte (12-22), eta lehen puntua lortu dute Binakakoan

Zabalak eta Martijak Etxeberria eta Rezusta menderatu dituzte (12-22), eta lehen puntua lortu dute Binakakoan

Bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, ostiral gauean, Basaurin, Javi Zabala eta Julen Martija ez dira oso ondo hasi, Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta aurkari, baina, neurketako bigarren zatian, guztiz nagusi izan dira.

Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean

Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean

Zesta puntan, gizonezkoen finalean, Euskadik 2-0 menderatu du Frantzia; emakumezkoetan, ordea, Espainia gailendu da, Euskadiren aurka, 2-0. Pala motzean, Frantziak lortu du garaipena finalean, hiru jokotan, Euskadiren kontra. 

Nazioen Ligako hiru final jokatuko ditu Euskadik

Nazioen Ligako hiru final jokatuko ditu Euskadik

Zesta puntako bi finaletako protagonista izango da Euskadi, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Horrez gain, pala motzeko finalerako ere sailkatu da.

Joxe Mari Barrenetxea, erremontearen etorkizunaz, Oriamendi uztear dela

Joxe Mari Barrenetxea, erremontearen etorkizunaz, Oriamendi uztear dela

Joxe Mari Barrenetxea Oriamendi erremonte enpresako arduraduna izan da hamabost urtez. Orain, osasun arazoak direla medio, kargua uztea erabaki du. Erremontearen etorkizuna nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. 

Nazioen Ligako jardunaldian Euskadik jokatu dituen zazpi partidetatik sei irabazi ditu

Nazioen Ligako jardunaldian Euskadik jokatu dituen zazpi partidetatik sei irabazi ditu

Emakumezkoen zesta-puntan Elaia Gojenolak bi jokotan hartu du mendean Tania Mayorga mexikarra. Pilotan, eskuz banaka emakumezkoetan Euskadik 2-0 hartu du mendean, kasu honetan ere Mexiko. Gizonezkoetan banaka zein binaka Euskadi garaile izan da.

Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko

Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko

Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesioa osatu gabe jarraitzen du, eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
Frantzia Euskadiri gailendu zaio Nazioen Ligan, larruzko paletan

Frantzia Euskadiri gailendu zaio Nazioen Ligan, larruzko paletan

Pilotako Nazioen Ligaren 3. jardunaldiak Frantziaren garaipena utzi du, Euskal Selekzioaren aurrean. 2 eta 0 izan da nagusi.

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak

2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak

Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, Goixerrik egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.

Atainek Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da

Atainek Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da

Gorka Mugartegi“Atain”, atzelaria, Eraman! Enpresak “afizionatu ataleko nabarmenduena” bezala definitzen dueña, puntista hoberenen aurka jokatzera pasatuko da Daniako (Estatu Batuak) denboraldia amaitu ondoren, otsailaren amaieran.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak

Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak

Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.

Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz

Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz

Gernikako aurrelariak eta atzelari lapurtarrak bi jokotan (15-10 eta 15-6) menderatu dute Mutrikuko bikotea. Lehen jokoa nahiko parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu dira.
Barandika: ''Basquek kriston partida egin du''

Barandika: ''Basquek kriston partida egin du''

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal 'Goixerri' eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko partidan.

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci Eusko Label Winter Series txapelketako partidaren azken tantoa

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci Eusko Label Winter Series txapelketako partidaren azken tantoa

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko neurketan.

Euskadi garaile pala motzean; emakumezkoen zesta-puntan, porrota

Euskadi garaile pala motzean; emakumezkoen zesta-puntan, porrota

Pala motzean, Euskadik 2 eta 1 irabazi dio Espainiari. Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañez finalerdietan daude. Emakumezkoen buruz buruko zesta-punta partidan, berriz, Espainia nagusitu da 2 eta 0. Erika Mugartegik Ihart Arakistain gainditu du 15-10 eta 15-12.

Laso eta Albisu nagusi izan dira Artolaren eta Imazen aurkako neurketaren bigarren erdian (22-14)

Laso eta Albisu nagusi izan dira Artolaren eta Imazen aurkako neurketaren bigarren erdian (22-14)

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidaren lehen erdia oso parekatua izan da, baina bigarrenean Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Iñaki Artola eta Ander Imaz aise menderatu dituzte.

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian

Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian

Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan jokatuko den norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
Azkeneraino sufrituta irabazi diete Jakak eta Iztuetak Larrazabali eta Mariezkurrenari (22-21)

Azkeneraino sufrituta irabazi diete Jakak eta Iztuetak Larrazabali eta Mariezkurrenari (22-21)

Erik Jakak eta Martxel Iztuetak Binakako Txapelketako lehen puntua lortu dute, asko kostata izan bada ere. Gorriak 15-4 joan dira aurretik, baina urdinek gora egin dute gero, eta 21era berdindu dute norgehiagoka. Bukaera emozio handikoa izan da, eta, azkenean, Jaka eta Iztueta gailendu dira.

Euskal Selekzioak bi garaipenekin eman dio hasiera Nazioen Ligari

Euskal Selekzioak bi garaipenekin eman dio hasiera Nazioen Ligari

Esku-pilotan, Arrizabalagak eta Gamindek Zabaleta eta Capellan (Espainiako selekzioa) menderatu dituzte emakumezkoen eskuz binakako estreinako partidan (4-10 eta 6-10). Pala motzean, aldiz, Gaubekak eta Imanolek hiru setetan garaitu dute Frantzia (14-15, 15-12 eta 3-10).

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

Emaitzak

jardunaldia 15

Oviedo OR21:00 Mallorca
Vila-real LR14:00 Getafe
Alaves LR16:15 R. Sociedad
Betis LR18:30 Bartzelona
Athletic LR21:00 At. Madril
Elx IG14:00 Girona
Valentzia IG16:15 Sevilla
Espanyol IG18:30 Rayo Vall.
R. Madril IG21:00 Celta
Osasuna AL21:00 Levante

INFOGRAFIA

  • Zesta-punta

    Zesta-punta

    Zer partida jokatuko dira gaur zesta-puntako frontoi luzeetan?