Publizitatea
Itxi

2021/07/07

12:11

Gizartea

LABI-ren bilera

LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.

2:28
Iñigo Urkullu lehendakaria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoan orain arte indarrean zeuden neurriak bere horretan mantentzea erabaki du, nahiz eta covid-19aren kutsatzeen goranzko joera kezkagarria izan.

LABIren bileraren ondotik eskainitako prentsaurrekoan Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Euskadi "epidemia agerraldi berri bat" jasaten ari da, gazteei bereziki eragiten diena. Dena dela, LABIren batzorde teknikoak egindako gomendioari jarraiki, 150 kasutik gorako intzidentzia tasa metatua (Bizi Berri IV Planaren 3. agertokia) eta ZIUetako okupazio maila txikia (Planaren 1. agertokia) aintzat hartu dira, eta 2. agertokian aurreikusita dauden neurriak aplikatu dira.

Urkulluk gogorarazi nahi izan du, bestalde, debekatuta dagoela "botiloi", "ez jaiak" edo pertsonen pilaketa ekartzen duten beste topaketa batzuk egitea.

Neurriok biltzen dituen dekretua ostegunean sartuko da indarrean, eta 15 egun barru berrikusiko dira. Gainera, egungo joerarekin jarraituz gero edo ospitale presioa areagotuz gero, merkataritza, gizarte eta kultura jarduerak ixteko ordutegia aurreratzea aztertuko dute.

Lehendakariak zuhurtziaz jokatzeko deia egin die herritarrei, enegarrenez. Horren ustez, zuhurtziak hiru oinarri ditu: maskara ("une oro erabiltzea" gomendatu du) distantzia eta alerta (oso jendetsuak izan daitezkeen ekitaldietan ez parte hartzea, prebentziozko neurririk ez badago).

ZEHATZ-MEHATZ: Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak

LABI instituzionalak bilera egin du, 50 bat minutuz, Euskadiren bilakaera aztertzeko. Bizi Berri IV Planak aurreikusitako hirugarren mailan dago EAE intzidentzia tasa metatuari dagokionez (150 kasutik gora). Pilatutako tasa horrek, bestalde, kontrolik gabe jarraitzen du gora egiten 17-18 urteko gazteen artean: 1.800 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Neurriok duela bi aste eta erdi onartu zituzten. Orduko hartan, ekaina erdialdean, intzidentzia tasa metatua hobea zen (150eko langatik beherakoa) baina erietxeetako egoera, nabarmen kaskarragoa (120 gaixo zeuden egoera kritikoenean). Gainera, txertaketak aurre egin du tarte honetan: ekainaren erdialdean, biztanleriaren % 40k pauta osoa zuen, eta % 60k, gutxienez dosi bat. Tarte honetan 10 puntu hazi dira portzentajeok (% 50 eta % 70, hurrenez hurren).

Pandemiari aurre egiteko euskal Legea onartu zenetik LABI instituzionalak egin duen lehen bilera izan da asteazken honetakoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;