Realaren eta Sevillaren arteko partida hasi aurretik, Janire Gonzalez-Etxabarri, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire omendu dituzte Anoetan. Gonzalez-Etxabarrik urrezko domina bereganatu du munduko surf txapelketan, eta beste horrenbeste lortu dute Llopisek eta Zudairek igeriketako munduko txapelketan.
Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisen bina domina lortu dituzte Singapurren izandako Munduko Txapelketan, banakako eta taldekako lehian. Agerraldia egin dute Donostian, nola sentitzen diren kontatzeko.
Donostiarrak finala jokatu du eta zubietarrak sailkapenean parte hartu du goizeko serieetan. Llopisek bigarren urrea du Singapurren, eta Zudairek aurrenekoa, baina brontzezko bi domina eskuratu ditu aurretik.
Igerilari zubietarra, 3. kaletik igerian, hirugarren jarri da probaren hasieratik eta ez du postua galdu. Bestalde, Iñigo Llopis zortzigarren sailkatu da tximeleta estiloko 100 metroetan.
Orain dela bi urte Manchesterren lortutako garaipena berretsi du igerilari donostiarrak, 01:05.29ko denbora eginda, bere marka pertsonala hobetzeaz gain.
Gipuzkoarra bigarren izan da S8 mailako estilo libreko 400 metroko sailkapen proban, eta podiumeko hirugarren tokia eskuratu du finalean, 5 minutu, 3 segundo eta 69 ehuneneko denbora eginda.
Galdakoztarrak 34 kilometro egin ditu ur hotzetan neoprenoa erabili barik, jatorrizko erronkaren espirituari eusteko. Guztira, 10 ordu eta 28 minutu behar izan ditu Ipar Irlanda eta Eskozia lotzeko.
Zarauzko 37. triatloia lehiatu da larunbat honetan: 2,8 km igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. Euria izan da protagonista, baina, hala ere, 750 lagunek hartu dute parte.
Igerilari estatubatuarrak 8 minutu, 4 segundo eta 12 ehunen behar izan ditu proba amaitzeko, eta, horrenbestez, 67 ehunen hobetu du Rioko Olinpiar Jokoetan ezarri zuen errekorra.
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Euskal kirolariek diziplina hauexetan hartu dute parte ostiral honetan: errepideko txirrindularitza, igeriketa, esprint piraguismoa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Euskal kirolariek diziplina hauetan parte hartu dute asteazken honetan: Igeriketa, txirrindularitza, tiroa, arku-tiroa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Iñigo Llopis gipuzkoarrak 100 metro bizkarreko paralinpiar proba irabazi du larunbat honetan Parisen, elbarri fisikoen S8 mailan. Llopisek Richard Oribe eta Javier de Aymerich entrenatzaileei eskaini nahi izan die domina hau. Aymerich pasa den urtarrilean zendu zen.
Nahia Zudaire Basque Teameko igerilaria oso pozik eta ilusionatuta agertu da Parisko Joko Olinpikoen atarian. Egindako lana uretan ikustea da bere asmoa.
Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
Ez dira Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisen lehen Jokoak, izan ere, 2020an Tokion izan ziren. Oraingoan, nafarra lau probatan arituko da eta bular estiloko 100 metroetan ikusten ditu aukera gehien. Hernaniarra, aldiz, munduko txapelduna da S8 bizkarkako kategorian.
Ainhoa Muruak 2024ko Donostiako Triatloia irabazi du. Aurtengo bere zortzigarren garaipena lortu du triatloian, 45 urte dituela. Gizonezkoetan Cesc Godoyk bereganatu du garaipena; Onditz Memorialean bosgarren aldiz, eta, gainera, aurten marka berria ezarri du.
Larunbat honetan osatu du igerilari gipuzkoarrak 14 kilometroko distantzia, Iñaki Arrillaga eta Javi Juantegi Donostiako Sp3 Swim igeri-taldeko kideen laguntzaz. Hilabeteak zeramatzan egun honekin amesten eta gogor entrenatzen. Gaur, azkenean, lepotik zintzilikatu du merezitako domina.
'BAT To Paris' saioak igeriketa egokitua izango du ardatz. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis elkarrizketatuko dituzte, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidea nola egiten ari diren ikusteko.
Igeriketa egokitua izango dute hizpide Basque Teameko 'Bat To Paris' saioaren "Izarren Pare" atalean. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak elkarrizketatutuko dituzte. Igandeko "Helmuga" saioan izango da ikusgai.
Gasteizko igerilekuak ateak ireki dituzte dagoeneko: Mendizorrotza, Gamarra, Estadioa eta Bahk. Gamarrako bainu denboraldia irailaren 8an amaituko da, Mendizorrotzan 15ean, Estadioan 30ean, eta Bakhen urrian zehar, eguraldiaren arabera.
Gipuzkoarrak 1:06.25eko denbora behar izan zuen distantzia osatzeko. Mark Malyar israeldarra (1:07.57) izan zen bigarren, eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra hirugarren (1:08.87).
Segurtasuna, mugikortasuna, Sena ibaiko ur kalitatea eta paristarren apatia erronka handiak dira oraindik, Joko Olinpikoak hasteko 100 egun falta direla. Jokoen antolaketaren buruak hiriburuaren segurtasun perimetroan konfiantza osoa adierazi du.
Itziar Gonzalezek erretinosi pigmentarioa du eta horrek ikusmen murriztua izatea eragiten dio. Formenteratik Eivissara 12 kilometro egingo ditu igerian bi kiderekin batera. Gogotsu dago datorren ekainaren 22an egingo duen erronkarako, eta prestaketa lanak nola doazen kontatu digu.