Ekonomia -

Eskaera Gobernuari

Denbora osoko kontratuak partzialak izatera pasatzea eskatu du CEOEk

Halaber, soldatetan eta lanegunetan malgutasun gehiago eskatu du, formazioko kontratuen kasuetan.

CEOE
CEOE
CEOE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEOEk Gobernuari egindako proposamenaren arabera, enpresariek langileei lanaldi osoko kontratuak partzialak izatea "inposatu" diezaiekete, hori justifikatu dezaketen arrazoiak baldin badaude, eta kaleratzeak ekiditeko asmoz. Horrez gain, ordu osagarriak % 15etik % 30era pasatzea proposatu dio, hitzartutako lanaldiaren arabera.

"Krisitik irteteko beharrezko erreformak" deitutako dokumentuan, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatzearen garrantzia nabarmendu du CEOEk. Gobernuaren lan-erreformaren balantzeko datuen arabera, kontratazio mota hori % 8,9 igo da 2013ko lehen hiruhilekoan, 2012ko epe berarekin alderatuz gero.

Horren haritik, enpresariak lanaldi osoko kontratuak partzialak bilakatu ahal izatearen alde egin du CEOEk, arrazoi ekonomikoak eta teknikoak eta antolaketa eta produkzio mailakoak tarteko, eta aldaketa horiek aldi baterako kaleratze objektiboen alternatiba badira.

Bestalde, lan-erreformak ordu osagarriak sartzeko aukera eman izan arren, CEOEren ustez, hori ez da nahikoa, eta ordu osagarriekin antzeko zerbait egin behar dela uste du. Kontratuan ezarritako orduen % 15 da Langileen Estatutuaren arabera muga.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
lan erreforma berria Lana berriak Espainia argazkiak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Enpresaburuak Lansariak CEOE