Ekonomia -

Bozketa

Juan Rosell aukeratu dute berriz CEOEko presidente

CEOE Espainiako patronaleko egungo presidenteak 345 boto jaso ditu, eta Antonio Garamendi CEPYMEko presidenteak 320 eskuratu ditu.

Juan Rosell, CEOEko presidentea
Juan Rosell, CEOEko presidentea
Rosellek CEOEko presidente izaten jarraituko du

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Rosell CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioko presidente aukeratu dute berriro, 345 boto emanda. Horren aurkariak, Antonio Garamendi CEPYME Espainiako Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioko presidenteak, berriz, 320 boto eskuratu ditu.

Enpresa handien babesa eta 304 abal aurkeztu ditu Joan Rosell orain arteko presidenteak. Hortaz, jokoan zeuden 760 botoen % 40 inguru ziurtatuta iritsi da batzarrera. Rossellek Kataluniako eta Madrilgo enpresaburuen babesa zuen, publikoki adierazita. Halere, aurreko hauteskundeetan baino babes gutxiago jaso ditu, ustelkeria kasuen eraginez.

Beraz, Joan Rossell katalanak gidatuko du enpresaburuen elkartea datozen lau urteetan. Horren helburuen artean, laneko malgutasuna areagotzea, dirusariak helburuen arabera ezartzea eta kontratu motak erraztea.Bestalde, 25 abal bakarrik aurkeztu ditu Antonio Garamendi CEPYMEko presidenteak, eta 33 botoko aldeagatik ez du lortu proposatzen zuen aldaketari bidea ematea. Enpresa txiki askoren eta Confebask euskal enpresaburuen elkartearen babesa ez dira nahikoa izan.

Horrenbestez, CEOE patronaleko presidentea izaten jarraituko du Juan Rosellek, Carlos Ferrer Salat, Jose Maria Cuevas eta Gerardo Diaz Ferran presidenteen ostean.

Rosell, "desengainatuta pertsona batzuekin"

Juan Rosellek "pertsona batzuekin desengainua" duela deitoratu du, baina, oro har, "gehienekin eskertuta" dagoela gaineratu du.

"Batzuek zarata handia egiten dute, eta CEOE jabetza pribatua eta partikularra dela uste dute", salatu du.

Nolanahi ere, dena "aldatu" egingo dela eta "hobera" egingo duela aurreratu du, patronalaren arazoak "gardentasunarekin" konpondu daitezkeelako.

Garamendik hausnarketa eskatu du

Bestalde, Antonio Garamendik hausnarketa bat egitea eskatu du, baina "leialtasun osoa" adierazi dio Roselli.

Garamendik esan du babes handia jaso duela, batik bat erakunde txikien artean.

"Oso harro nago egindakoarekin", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresaburuak Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa