Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

1.922 pertsonak egin dute Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako proba teorikoa

Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute.

Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE
Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE
Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.922 pertsonak (1.428 gizonek eta 494 emakumek) hartu dute parte gaur goizean Barakaldon, BECen, Udaltzaingorako bigarren Lan Eskaintza Publiko bateraturako lehen proban. 226 udaltzain-plaza daude jokoan, 26 udalerritan.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua BECen izan da eta LEP honen ezaugarriak goraipatu ditu. Eudelekin eta hainbat udalekin herritarren segurtasunaren inguruan "komunenan dituzten helburuen baitan" kokatu du deialdia, eta Euskal Poliziak (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) formazio homogeneoa izatea oso garrantzitsua dela esan du.

Modu bateratuan egin zen lehen deialdiaren arrakasta ikusita, bigarren deialdi hau ere horrela egitea erabaki zutela adierazi du eta bikoiztu egin dela plaza kopurua. Udal bakoitzak erabakitzen du LEP horiek nola egin, baina gero eta gehiago dira modu bateratu honetan egin dituztenak.

2.660 lagunek eman zuten izena

Guztira 2.660 pertsonak (1.979 gizonezkok eta 681 emakumezkok) eman zuten izena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deituriko lan eskaintza publikoko (LEP) bigarren hautaketa-prozesuan. Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat eskuratu nahi dute parte hartzaileek.

Euskadin Udaltzaingoaren LEP bateratua egiten den bigarren aldia da, eta ekimena Segurtasun Sailak jarri zuen abian Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak uztailaren hasieran onartu zituen hitzarmen berria eta hitzarmena borondatez eta aurretik izenpetzea erabaki zuten 26 udalerritako udaltzaingoetan hutsik dauden plazak betetzeko oinarri zehatzak.

Oraingo deialdian Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plaza eskaintzen dira 26 udalerritako premiei erantzuteko. Lehenbiziko aldiz egin dute bat deialdiarekin hiru hiriburuetako udalek, eta Bilbok 110 plaza, Gasteizek 28 eta Donostiak 8 eskaintzen dituzte.

Honakoak dira udaltzain-plazak eskaintzen dituzten gainerako udalak: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Amorebieta (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).

 

Malentxo Arruabarrena: 'Proba fisikoak urriaren hasieran izango dira'
Malentxo Arruabarrena: 'Proba fisikoak urriaren hasieran izango dira'
Malentxo Arruabarrena: 'Proba fisikoak urriaren hasieran izango dira'

0:43

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Bilboko azken albisteak Donostia Basauri Erandio Portugalete Santurtzi Sestao Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Ermua Eibar Zornotza Elgoibar Mungia Lana Gernika-Lumo Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Plentzia Pasaia Bergara Zumaia Ordizia Balmaseda Beasain Albisteak Lan Eskaintzak Legazpi Berango