Ekonomia -

Errenta aitorpena

Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin

Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.

Errenta aitorpena egiteko bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE
Errenta aitorpena egiteko bulego bat
Errenta aitorpena egiteko bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak gaur abiatuko du 2018ko errentaren kanpaina. Maiatzeko lehen egunetan, itzultzekoak diren eta zergadunek apirilean zehar onartu dituzten proposamenak ordainduko ditu Foru Ogasunak. Zehazki, 180 milioi euro itzuliko dizkie 204.639 zergadunei.

Foru Aldundiak azaldu duenez, gaur hasiko da 2018. urteko PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) aitorpena aurkezteko kanpaina.Guztira, 577.000 likidazio inguru izapidetzea aurreikusten du Ogasunak.

Hala ere, aurreikuspenen arabera, hiru zergadunetako batek ez du izapiderik egin beharko; izan ere, Foru Ogasunak zergadun horiei likidazioaren emaitza sartuko die bankuko kontu-zenbakian.

Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du; horietatik, 401.000 itzultzeko izango dira. Batez beste, itzuli beharreko zenbatekoa 1.000 euro ingurukoa izango da. Ordaintzeko diren 175.800 aitorpenek, guztira, 334 milioi euroko diru-sarrerak ekarriko dizkiote Ogasunari; batez beste, 1.900 euro aitorpen bakoitzeko. Kanpainak guztira 67 milioi euro ekarriko dizkio Ogasunari.

Kanpaina hastearekin batera, zergadunari laguntzeko beste zerbitzu batzuk abian jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, hala nola aitorpenak lurralde osoko 300 banku-bulegotan doan egiteko aukera edo aitorpena Foru Ogasunaren bulegoetan edo errentaren web orrian aurkeztekoa.

Foru Ogasunak aurrez aurreko laguntza ematen jarraituko du Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Mungia eta Portugaleteko bulegoetan.

Bestalde, 2018ko ekitaldiko ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkezteko kanpainan, Ogasunak igoera txiki bat aurreikusten du zerga likidatu behar duten pertsonen kopuruan: iaz, 7.427 izan ziren zergadunak eta aurten 7.600 izango dira. Zergadun-kopuruak gora egitean, handiagoa izango da kanpaina honetako emaitza. Guztira, 80 milioi euro izango dira, 2017ko kanpainan baino 1,3 milioi gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Bilboko azken albisteak Basauriko bideoak Erandio albisteak Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete argazkiak Santurtzi Sestao Sopela albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Ermua Amorebieta-Etxano bideoak Mungia berriak Errenta Gernika-Lumo albisteak Muskiz albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Lekeitio argazkiak Leioa bideoak Durango Arrigorriaga albisteak Ondarroa argazkiak Plentzia bideoak Trapagaran albisteak Ortuella Balmaseda bideoak Albisteak Zerga politika gaur