Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Europar Batasunak Portugalen erreskatea onartuko du gaur
Era berean, Greziari laguntza gehiago ematea ere aztertuko dute, nahiz eta horren gainean zalantzak diren nagusi Batasuneko Finantza ministroen artean.
Erredakzioa
Europar Batasuneko Finantza ministroek gaur Portugalen erreskatea onartuko dutela aurrikusten da; 78.000 milioi euroko laguntza datozen hiru urteetarako, % 5,5eko interes tipoarekin. Iazko maiatzean adostutako 110.000 milioiko programaz harago, Greziari mailegu gehiago emateko aukera ere aztertuko dute. más allá del programa de asistencia de 110.000 millones de euros acordada en mayo del año pasado.
Gainera, ministroek "argi berdea" emango diote Irlandaren hurrengo laguntza zatiari, eta herrialdeak erreskateagatik ordaintzen dituen interesak jaistea ere eztabaidatuko dute.
Batasuneko Finantza ministroek zalantza dute Grezia, bere erreskatean jasotzen den moduan, 2012ko merkatuetan berriro finantzatzeko moduan egongo ote den. Horren gainean aritu ziren gainera, Luxenburgon maiatzaren 6an egin zuten bilera "sekretuan".
Olli Rehn gai ekonomikoetako Europako komisarioak gaur gogor kritikatu ditu Greziako agintariak, ez dituztelako aplikatzen herrialdeak krisia gainditzeko beharrezkoak dituen erreformak. "Greziak erreforma ekonomikoak azkartu egin behar ditu eta pribatizazio programa guztiz betetzen dela ziurtatu" esan du Rehnek gaur, "Die Welt" egunkari kontserbadore alemaniarrak argitaratu dituen adierazpenetan.
Finlandiak Portugalen erreskateari eman dion laguntza "baldintzatuaerkin" baztertu da, momentuz, onartzeko zuen oztoporik handiena. Beraz, badirudi Finantza ministroek gaur begi onez ikusiko dutela plana, eta beraz, bihar Europar Batasuneko Finantza eta Ekonomia ministroen bileran ofizialki onartuko dutela.
Edozein kasutan, Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariaren atxiloketak zalantza gehiago jarri dizkio prozesu horri guztiari, Diru Funtsa erreskate taldeko kide baita.