Ekonomia -

Zamaketarien greba

Produktu galkorrei dagozkien gutxieneko zerbitzuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegiak

ELA sindikatuak egindako eskaera onartu du, horrenbestez, Auzitegiak eta % 100eko zerbitzuak produktu arriskutsuetan bakarrik ezartzea ebatzi du, Ezinbesteko produktuetako zerbitzua % 50ean mantenduz.

Bilboko Portua, EFEren artxiboko argazki batean.
Bilboko Portua.
Bilboko Portua, EFEren artxiboko argazki batean.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baliogabetu egin ditu Bilboko Portuko zamaketarien greban Espainiako Gobernuak produktu galkor eta arriskutsuen kargari ezarritako gutxieneko zerbitzuak (% 100ekoa). Urritik lanuzteak egin dituzte zamaketariek, eta urriaren 9tik 24 ordukoak egiten ari dira.

ELA sindikatuak galdegindako kautelazko neurriak onartu ditu, horrenbestez, Auzitegiak, eta % 100eko zerbitzu minimoak arriskutsuak diren produktuei bakarrik ezartzea ebatzi du.

Sindikatuak egindako beste eskaera, ordea, ez du onartu Auzitegiak, eta % 50ean utzi ditu herritarrentzat edo jardun ekonomikorako ezinbestekoak diren produktu eta materiei dagozkien gutxieneko zerbitzuak.

Epaileen iritziz, Espainiako Gobernuak ez zuen ondo argudiatu %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzeko erabakia, eta portzentaje horrek ezarrita "greba eskubidea hutsaldu" zuela.

"% 100eko gutxieneko zerbitzua arriskutsuak diren produktuetara mugatzeko kautelazko eskaera arrazoizkoa da grebalarien interesak bermatzeko eta interes orokorrari kalte handia ez egiteko, arriskua txikitzen delako", azaldu dute epaian.

Administrazioarekiko Salak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak "beste zerbitzu minimo batzuk ezarri ahalko ditu beste ebazpen batean, baina modu arrazoituan egin beharko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Grebak Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak