Ekonomia -

LAN-GATAZKAK

Bergarako Industrias Betikoko greba mugagabea bertan behera akordio baten ostean

ELAren arabera, greba deialdiak langileen aldarrikapenen "zati handi bat" onartzera eraman du enpresa. Sindikatuak azpimarratu duenez, "hau da jarraitu beharreko bidea".

Industrias Betiko lantegia, Bergara. Argazkia: Google Maps
Industrias Betiko lantegia, Bergara.
Industrias Betiko lantegia, Bergara. Argazkia: Google Maps

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako (Gipuzkoa) Industrias Betiko lantegiko langileek greba mugagabea bertan behera utzi dutela iragarri du ELAk, enpresak langileen aldarrikapenen "zati handi bat" onartu ostean.

Sindikatuaren arabera, zuzendaritzak "in extremis" aurkeztu ditu hitzarmena berritzeko hainbat hobekuntza, eta langile askok onartu dituzte.

Akordio berriak KPI + % 1,5eko igoerak jasotzen ditu, eta KPI negatiboa izatekotan zero izango dela zehaztu du. Era berean, gaueko ordutegiaren osagarria "nabarmen" hobetuko du.

ELAk ziurtatu duenez, greba mugagabearen deialdiak bultzatu du enpresa negoziatzera eta behar adina eduki eskaintzera; eta "hau da jarraitu beharreko bidea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Bergara Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak Industria Debagoiena eskualdea