Ekonomia -

Maiatzak 1

UGTk eta CCOOk hitzemandako erreformak betetzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari

Mobilizazioak lan eta pentsioen erreformak gauzatzeko azken "bultzada" izatea espero dute, baina gutxieneko soldataren igoera ere aldarrikatuko dute.

UGTren mobilizazioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: UGT FICA EUskadi
UGTren mobilizazioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: UGT FICA EUskadi
UGTren mobilizazioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: UGT FICA EUskadi

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko UGTk eta CCOOk elkarrekin ospatuko dute berriro Maiatzaren Lehena, Langileen Eguna izan dadin Espainiako Gobernuak hitzemandako lan eta pentsioen erreformak gauzatzeko azken "bultzada".

Bi sindikatuek manifestazioak deitu dituzte larunbatean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan "Orain hitza betetzeko garaia da. Langileekin zorretan dagoen herrialdea" lelopean. Mezu horrekin, pandemia hasi zenean zintzilik geratu ziren gaiak "berreskuratu" nahi dituzte.

Raul Arza eta Loli Garcia UGT-Euskadiren eta CCOO Euskadiren idazkari nagusiek gaur aurkeztu dituzte mobilizazioak.

Arzak azpimarratu du Maiatzaren Lehena "bultzada" bat izatea espero duela Espainiako "Gobernuak langileei hitzemandako bete dezan".

UGTk eta CCOOk hiru aldarrikapen nagusi izango omen dituzte Langileen Eguneko manifestazioetan: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata 1.200 eurora igotzea legegintzaldia amaitu baino lehenago, lan erreformak bertan behera uztea, eta pentsio sistema berritzea.

Loli Garciak, bere aldetik, azpimarratu du Maiatzaren Lehenean "kaleak berreskuratu" egingo dituztela, aurreko urtean konfinamenduan egokitu baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Langileen nazioarteko eguna Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak CCOO UGT Lan gatazkak