Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Tubacexek "ekoizpena berreskuratu" eta egoera normalizatu behar duela uste du Tapiak

"Eseri eta gertatutakoa benetan aztertzeko unea" iritsi dela esan du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak. Horretarako bi aldeen borondatea izango den esperantza agertu du.

Tubacexeko langileen protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Tubacexeko langileen protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Tubacexeko langileen protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

A. O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ustez, Tubacexek "ekoizpena berreskuratu behar du". Ildo horretatik, langileen eta enpresaren arteko "harremana normalizatzea" ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Ostegun honetan Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian egindako elkarrizketan, lan-gatazka horri buruz hitz egin du sailburuak. Bere ustez, "eseri eta gertatutakoa benetan aztertzeko unea iritsi da".

Testuinguru horretan, Tapia "itxaropentsu" agertu da bi aldeek horretarako borondatea izango dutelako.

Tubacexeko zuzendaritzak enpresako batzordeari jakinarazi dio ez dituela berriro hartuko Laudio eta Amurrioko lantegietan enplegu-erregulazioko espedientearekin (EEE) zeuden kaleratutako 129 langileak.

Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela azaldu du zuzendaritzak, eta Auzitegiak erabakia hartu arte ez ditu kaleratutako langileak lanera itzuliko.

Bestalde, sindikatuek iragarri dute Arabako lantegietako langileek erabakiko dutela otsailaren 15ean hasi zuten greba mugagabearekin jarraitu ala ez; enplegu erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Tubacex Lana Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Metalgintza Aiaraldea