Ekonomia -

Lan gatazka

Kaleratutako beharginak berriro lanean hastea onartu du Tubacexek

Enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu da gaur, eta bertan jaso du enpresaren eskaintza. Hala, interesa duten beharginek lanean hasiko dira azaroaren 30a baino lehen.

Tubacexeko langileen artxiboko irudia. Argazkia: ELA.
Tubacexeko langileen artxiboko irudia.
Tubacexeko langileen artxiboko irudia. Argazkia: ELA.

I. R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langileek greba mugagabean segitzeko konpromisoa iragarri eta egun batera, Tubacexek onartu du EEEen bidez kaleratutako beharginak lanera itzultzea.

160 eguneko greba mugagabearen ostean, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak premiazko bilera batera deitu ditu gaur enpresa batzordeko kideak, multinazionalaren proposamenaren berri emateko. Horrela, kaleratutako 129 langileak euren lanpostuetara itzuli ahal izango dira, hala nahi izanez gero, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak kaleratzeak baliogabetu ostean ezartzen duen bezala.

Itzulerak mailakatu nahi ditu Tubacexek, uztailaren 26tik azaroaren 30era bitartean. Horren harira, batzordeak esan du datozen egunetan aztertuko duela erabakia, eta azaldu du lanera bueltatuko diren langileak negoziatzeke dauden ABEEetan sartuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Tubacex Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak gaur Burdingintza