Ekonomia -

Krisia Grezian

Murrizketen kontrako istiluak nagusi, Atenasen

Ehun mila pertsona bildu dira Atenaseko leku ezberdinetan murrizketa-neurrien kontra protestan egiteko. Parlamentua neurri horiek onartzera behartuta dago bigarren erreskatea lortzeko.

Polizia Atenaseko manifestariak sakabanatzen saiatu da, gas negar-eragilea erabilita. Argazkia: Efe.
Polizia Atenaseko manifestariak sakabanatzen saiatu da, gas negar-eragilea erabilita.
Grezia, murrizketa mingarriak onartzera behartuta

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protestak nagusi dira Atenaseko hirigunean troikaren kontrako doitze-neurrien kontra. Igande honetan azken asteetako manifestazio handienetarikoa egin dute, 100.000 pertsona inguru bildu dira hiruburuko leku ezberdinetan.

Mikis Theodorakis abeslaria izan da manifestazioa deitu duena, sindikatuekin batera. Theodorakis Poliziarengana hurbildu da Parlamentuko eskilarak igo eta jendeari hitz egiteko baimena eskatzera. Poliziak gas negar-eragileak botaz erantzun du, Theodorakis eta plazan zeuden milaka pertsonen kontra, "inolako probokaziorik egon gabe", lekukoen arabera.

Segurtasuna bermatzeko, Gobernuak 5.000 polizia atera ditu Atenaseko kaleetara. Horietariko 40 zauritu egin dira istiluen ondorioz, bik zauri larriak dituzte.

Azken egunetan, Gobernuko sei kidek dimisioa aurkeztu dute troikaren neurrien gaineko akordioagatik protestan eta LAOS eskuin muturreko alderdia ere Exekutibotik atera da.

Tentsioa

Papadimus lehen ministroak mezu bat bidali zuen larunbat gauean telebistan, akordioaren alternatiba bakarra "porrota eta kaosa" direla ohartarazita.

Troikak exijitzen dituen doitze neurriek protesta ugari eragin dituzte, eta asteartean, ostiralean eta larunbatean, jarraipen handia izan duten greba orokorrakegin dituzte.

Protestak nagusi dira Atenaseko hirigunean troikaren kontrako doitze-neurrien kontra. Igande honetan azken asteetako manifestazio handienetarikoa egin dute, 100.000 pertsona inguru bildu dira hiruburuko leku ezberdinetan.Mikis Theodorakis abeslaria izan da manifestazioa deitu duena, sindikatuekin batera. Theodorakis Poliziarengana hurbildu da Parlamentuko eskilarak igo eta jendeari hitz egiteko baimena eskatzera. Poliziak gas negar-eragileak botaz erantzun du, Theodorakis eta plazan zeuden milaka pertsonen kontra, "inolako probokaziorik egon gabe", lekukoen arabera.Segurtasuna bermatzeko, Gobernuak 5.000 polizia atera ditu Atenaseko kaleetara. Horietariko 40 zauritu egin dira istiluen ondorioz, bik zauri larriak dituzte.Azken egunetan, Gobernuko sei kidek dimisioa aurkeztu dute troikaren neurrien gaineko akordioagatik protestan eta LAOS eskuin muturreko alderdia ere Exekutibotik atera da. TentsioaPapadimus lehen ministroak mezu bat bidali zuen larunbat gauean telebistan, akordioaren alternatiba bakarra "porrota eta kaosa" direla ohartarazita.Troikak exijitzen dituen doitze neurriek protesta ugari eragin dituzte, eta asteartean, ostiralean eta larunbatean, jarraipen handia izan duten greba orokorrakegin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Batasun europarra NDF bideoak Ekonomia berriak Grezia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Protestak gaur Europako Banku Zentrala