Ekonomia -

Lan gatazka

Tubacexeko gatazka konpontzeko bilera berria egingo dute ostiralean

Asteazken honetan hiru aldeko bilera egin dute zuzendaritzak, enpresa-batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak.

Tubacexeko langileen manifestazio baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Tubacexeko langileen manifestazio baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Tubacexeko langileen manifestazio baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, Tubacexeko enpresa-batzordeak eta konpainiako zuzendaritzak bilera berria deitu dute ostiralerako, "aldeak asebetetzeko eta gaztaka konpontzeko" irtenbide bat bilatu nahian, langileen ordezkariek ohar batean jakitera eman dutenez.

Asteazken honetan hiru aldeko bilera egin ondoren jarri dute hitzordu berria. Elena Perez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea enpresako eta batzordeko ordezkariekin bildu da arratsaldean, gatazkaren "benetako egoera" ezagutzeko helburuarekin.

Batzarra enpresak eskatuta egin dute, nahiz eta Sailak "gatazkaren benetako ezagutzeko" xedea izan, baita "alde bakoitzaren proposamen zehatzen" berri izatea eta "konponbide bat aurkitzeko aukerak" aztertzea ere.

Gatazkaren unea aztertu eta alde bakoitzak bere ikuspuntua azaldu ondoren, hiru eragileek bilera berria adostu dute, "aldeak asebetetzeko eta gatazka konpontzeko irtenbide bat" bilatu nahian, enpresa-batzordeak zehaztu duenez.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako iturriek Lan Sailaren konpromisoa agertu dute, asteazkeneko bileran jorratutakoaren inguruan "diskrezioa" mantentzeko.

Grebarekin jarraitu, bai ala ez?

Batzordeko iturriek jakitera eman dutenez, langile talde batek jakinarazpen bat bidali dio abiatutako sinadura bilketaren berri emateko; 178 atxikimendu jaso ditu, baina langileen % 33k sinatu behar dute batzarra deitzeko, eta oraingoz ez dute eskari hori egiteko sinadura nahikorik batu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Grebak Tubacex Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Metalgintza