Itxi

2021/10/12

13:17

Ekonomia

ELA

ELAk mobilizazioak deitu ditu pentsioen murrizketaren kontra eta lan-erreforma indargabetzearen alde

O.P. | Eitb Media

Greba orokorraren aukera mahai gainean dela, ELAk manifestazioak antolatu ditu datorren urriaren 24rako Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, ‘Ez gaitzazue Madrilen saldu. Sarraskiari STOP; pentsioen murrizketarik ez. Lan-erreformak derogatu’ lelopean.

  • Leire Txakartegi eta Mitxel Lakuntza.

    Leire Txakartegi eta Mitxel Lakuntza. ELA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ELAk manifestazioak antolatu ditu datorren urriaren 24rako Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, 'Ez gaitzazue Madrilen saldu. Sarraskiari STOP; pentsioen murrizketarik ez. Lan-erreformak derogatu' lelopean. Manifestazioak 11:30ean abiatuko dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, gaur Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak eta Planifikazio Estrategikoko arduradun Leire Txakartegik. 

Helburua langile klasea mobilizatu eta alderdi politikoak presionatzea da, zehazki EAJ, EH Bildu eta Podemos, konpromisoa hartu dezaten pentsioetan murrizketarik ez onartzeko eta lan-erreforma indargabetzea eskatzeko; izan ere, ELAren iritziz, "lan-erreforma berriak Zapaterok 2010ean eta Rajoik 2012an ezarri zituzten elementurik kaltegarrienak mantentzea aurreikusten du". 

ELAk gogorarazi du erreforma horiek Kongresuan onartu behar direla gehiengoz, eta "gaur egun gobernagarritasun bloke izeneko alderdi independentista eta nazionalisten multzo horrek pentsioen murrizketak eragotzi eta lan-erreforma baldintzatu" dezakeela.

Uste du "erabakitzeko ahalmena den subiranotasunaren printzipioa" erabil dezaketela orain alderdi horiek, izan ere, ELAk dioenez, "zoritxarrez, erabaki horiek oraindik Madrilen onartzen" badira ere, "Euskal Herritik erreforma horiek baldintzatu daitezke".

Horregatik, EAJri, EH Bilduri eta Podemosi zuzendu zaie, "nahiz eta azken hori Estatuko indarra izan", pentsioetan murrizketarik ez onartzeko eta lan-erreformaren indargabetzea defendatzeko konpromisoa har dezaten. "Hala ere, alderdi horiek hain erreforma larrien aurrean erakutsi duten isiltasun kezkagarria" deitoratu du. 

Gaineratu du orain "funtsezkoa" dela onartu nahi dituzten erreforma horien edukia, orientazioa eta datak ezagutzea. ELAk ziurtatu du ahal duen guztia egingo duela horiek baldintzatzeko, eta greba orokorra egiteko aukerari heldu dio.

Sindikatuko ordezkarien aburuz, "milaka langileren lan-baldintzak geldiarazi daitezkeen erreforma horien menpe daude une honetan". Horregatik, "langile klase osoari" dei egin dio datorren urriaren 24an kalera atera dadin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;