Itxi

2021/10/18

11:30

Ekonomia

ENERGIAREN KRISIA

Gas erreserba estrategiko bat izatea proposatu du Urkulluk, trantsizioko energia gisa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Energiaren krisiari lotuta Estatu Ituna egitea proposatu du lehendakariak. "Zientziaren eta Berrikuntzaren Etorkizuna" jardunaldietan parte hartu du, eta bertan egin du proposamena.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria zientziaren eta berrikuntzaren etorkizunari buruzko jardunaldietan

    Iñigo Urkullu lehendakaria zientziaren eta berrikuntzaren etorkizunari buruzko jardunaldietan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak gas erreserba estrategiko bat izatea proposatu du, "trantsizioko energia gisa", Energiaren aldeko Estatu Itun baten baitan. 

Urkulluk mundu mailako energiaren krisiaz hitz egin du, gaur-biharretan Bilbon egiten ari diren "Zientziaren eta Berrikuntzaren Etorkizuna" jardunaldien baitan.

Energiaren aldeko Estatu Itunari lotuta, bost eragin eremu izan behar dituela uste du.

Lehenik, pobrezia energetikoa. Gobernuaren eta euskal erakundeen eskumeneko gaia da, eta arazo horri aurre egiteko aurrekontua % 40 handitzeko konpromisoa hartu du Urkulluk.

Bigarrenik, energia politika komun bat bultzatzeko beharra aipatu du, epe luzerako ikuspegia izango duena eta trantsizio-energia gisa gas erreserba estrategiko bat izateko aukera emango duena".

Hirugarrenik, energia eta ingurumen trantsizioa bizkortu behar dela uste du, "Basque Green Deal" konpromisoan oinarrituta energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa lehenetsiz.

Laugarrenik, energia politika industrialarekin egokitzea jarri du helburu gisa, energia garestitzen duten eta industriari lehiakortasuna kentzen dioten kanpoko kostuak aldi baterako ezabatuz eta energia kontratu egonkorrak ezarriz.

Azkenik, Energiaren Estatu Itunak herritarrak energia aurreztearen inguruan sentsibilizatzen lagundu behar duela iritzi dio Urkulluk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;