Ekonomia -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Arabako Mahastiak erregistratzearen aurkako helegitea jarri du Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak

Arautzeko Kontseiluaren iturriek azaldu dutenez, azaroaren 24an errekurtsoaren edukia zehaztu zuten, irailaren 10eko batzarrean adostu ondoren.

Fernando Ezquerro Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren presidentea. EFE
Fernando Ezquerro Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua  Arautzeko Kontseiluaren presidentea. EFE
Fernando Ezquerro Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua Arautzeko Kontseiluaren presidentea. EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua Arautzeko Kontseiluak helegitea aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) aurrean, 'Arabako Mahastiak' sor-marka erregistratzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurka. Jatorri-deitura babestua sortu nahi du Jaurlaritzak.

Arautzeko Kontseiluaren iturriek astelehen honetan azaldu dutenez, azaroaren 24an errekurtsoaren edukia zehaztu eta EAEANri igorri zioten, irailaren 10eko batzarrean adostu ondoren.

Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak helegitea jartzeko erabakia hartu zuen, % 98ko babesarekin. 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura babestua sortzeko espedientea bultzatu du Eusko Jaurlaritzak. Erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Arautzeko Kontseiluak.

Fernando Ezquerro Arautzeko Kontseiluaren presidenteak azpimarratu zuenez, "kontsumitzaileak nahastea saihesteko hainbeste baliabide tekniko, juridiko eta ekonomiko erabiltzen dituen jatorri izenik ez dago".

Concha Andreu Errioxako Gobernuaren presidentea iraileko bileran izan zen. 'Arabako Mahastiak' ekimenaren aurka agertu zen, "zentzurik eta ganorarik ez duelako, Errioxa jatorri izenaren irudiari kalte egiten diolako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errioxako ardoa Arabako Errioxa Nekazaritza Errioxa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia