Ekonomia -

Lehortea

Eusko Jaurlaritzak bilera deitu du, lehorteak abeltzaintzako ustiategietan dituen ondorioak aztertzeko

Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak unearen diagnostikoa egin eta ekimen sorta prestatuko du ostiralean, ur faltak eragindako arazoak arintzeko.

Behiak Mugarrieta ustiategian. Argazkia: Irekia
Behiak Mugarrieta ustiategian. Argazkia: Irekia
Behiak Mugarrieta ustiategian. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu du ostiralean, gainerako erakundeekin eta lehen sektorearekin batera aztertzeko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien egoera, lehengaien prezioen igoerak eragin eta azken hilabeteetako ur faltak larriagotu duena.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, San Isidro eguna dela eta, bisita egin dute Hondarribiko Mugarrieta ustiategira.

Lehortea hizpide esan dutenez, "ez dio gizarte osoari eragin, baina bai nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalei". Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu du ostiral honetan, gainerako erakundeekin eta sektorearekin esparruko profesionalen egoera aztertzeko.

Bileran, gaur egungo egoeraren diagnostikoa kontrastatu eta zenbait ekimen prestatuko dituzte, ur faltak aziendaren elikaduran eta baratzeen mantentze lanetan eragin ditzakeen arazoak arintzen laguntzeko.

Bisitan, alegatua egin du sailburuak euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren ereduaren alde, familia nekazaritzan oinarritua, eta belaunaldi erreleboa azpimarratu du, "Euskadiko lehen sektorearen etorkizunaren funtsezko pieza" baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nekazaritza albisteak Abeltzaintza albisteak Larrialdi klimatikoa Lehortea