Etxegabetzeak -
La Ñora
Gizon batek bere burua hil du Murtzian, etxegabetu behar zutelako
Gertakariak astearte goizean jazo ziren, Udaltzaingoak lagunduta batzorde judiziala gizona etxetik bidaltzeko etxebizitzara hurbildu zenean.
Erredakzioa
42 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen atzo La Ñora alkate-auzoan (Murtzia), etxegabetu behar zutenean, Jesus Aliaga alkateak jakitera eman duenez. Antza denez, gizonak "finantza arazoak zituen".
Gertakariak astearte goizean jazo ziren, Udaltzaingoak lagunduta batzorde judiziala gizona etxetik bidaltzeko 09:30 aldera etxebizitzara hurbildu zenean, Poliziako iturriek azaldu dutenez.
Dirudienez, etxebizitza enkantean banku batek bereganatu zuen. Etxegabetzea aurrera eramateko agindua hiru aldiz eman zuen Murtziako epaitegi batek, baina saiakera guztiak bertan behera geratu ziren, auzia ezagutzen duten iturrien arabera.
Antza denez, biktima ez zen Hipoteketako Kaltedunen Plataformarekin (PAH) harremanetan jarri, erakundeko iturriek jakinarzi dutenez.