Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

32.200 emakumek pairatu dute indarkeria matxista Espainian 2011n

Emakumeen kontrako indarkeria pairatu dutenen tasa txikiena izan zuen EAEk 2011n, INEren datuen arabera.

Lehengo astean hildako Amagoia Elezkano gaztearen gorpua topatu zuten etxea, Laudion. Eitbcom
Lehengo astean hildako Amagoia Elezkano gaztearen gorpua topatu zuten etxea.
Lehengo astean hildako Amagoia Elezkano gaztearen gorpua topatu zuten etxea, Laudion. Eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen kontrako indarkeria pairatu zuten 32.242 biktima egon ziren 2011n, INE Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu dituen datuen arabera. Justizia Ministerioak horrelako kasuetarako duen Erregistro Orokorrean izena emandakoen datuak dira.

Etxe barruko indarkeriaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren estatistikako datu hauetan zigor arloko prozesuetan bideratutako kasuak azaltzen dira.

Emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, 2011n 32.242 biktima egon ziren, hau da, 14 urtetik gorako 100.000 emakumetik 155,7.

Adina kontuan hartuta, erdia baino gehiago (% 50,8) 25 eta 39 urte artekoak ziren. Hala ere, kopuru absolutuari erreparatuta, gehienak 30-34 urte artekoak ziren, guztira 5.813. Halaber, 571 biktima adingabeak ziren, 1.055, 18 eta 19 artekoak eta 975, 60 urtetik gorakoak.

Jaioterriari dagokionez, gehienak espainiarrak ziren, zehazki % 64,2.

EAE, biktima gutxien izan duen erkidegoa

Emakumeen kontrako indarkeria kasu gutxien izan dituen erkidegoa EAE izan da; 14 urtetik gorako 100.000 emakumetatik 67,4.

Guztira 622 biktima egon ziren 2011n. Espainiar estatuan biktima gehien izan dituzten erkidegoak Andaluzia eta Valentzia izan dira. EAEn eta Galizian, ordea, izan dira kasu gutxien.

Ikertutako urtean, 32.142 gizonen aurkako salaketak jarri ziren. Horietatik 669 EAEn jarri ziren. Salaketa gehien Andaluzian eta Valentzian egon ziren; gutxien, Nafarroan eta Errioxan.

____________________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontsultatu tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida, edo informatu 016 edo 900 840 111 telefono zenbakietan. Doakoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Valentzia gaur