Gizartea -

Santiagoko tragedia

Treneko ikuskatzaileak deitu zion Santiagoko tren-gidariari

Deian, txartel-zulatzaileak Garzoni zer moduz doan galdetu zion, eta hark iristen ari zirela erantzun zion. Horren ostean begiratzaileak aipamen bat gehiago egin zion.

Santiagoko tren-gidariak epaileari egindako deklarazioa zabaldu da

1:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose Garzon Amo Santiagoko istripuko Francisco Jose Garzon Amo Santiagoko istripuko (79 pertsona hil ziren) tren-gidariak bidetik irten baino lehen jaso zuen deia trenean zihoan txartel-ikuskatzailearena izan zen.

Hainbat informazioren arabera, deian, zer moduz zihoan galdetu zion ikuskatzaileak Garzoni, eta hark iristear zirela erantzun zion. Horren ostean, begiratzaileak beste zerbait esan zion.

Kutxa beltzetik berreskuratutako informazioaren arabera (atzo eman zuen horren berri Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak), trena bidetik irten baino minutu batzuk lehenago, Renfeko langile batek, "kontrolatzaile batek, dirudienez", gidariari deitu zion, Ferrolera jarraitzeko zer bide hartu behar zuen jakinarazteko.

Tren-gidariak telefonoa istripua izan baino segundo batzuk lehenago eskegi zuela esan du

Tren-gidariak instrukzio epaitegian esan duenez, ez zen telefonoz hizketan ari trena bidetik irten zenean, eta segundo batzuk lehenago eseki zuen.

Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, Francisco Jose Garzon Amok istripua izan baino minutu batzuk lehenago zer dei jaso zuen esan du. Ikerketako  iturriek esan dutenez, txartel-ikuskatzaileak deitu zion.

Gidariak esan duenez, dei horretan, konboiak Pontedeumera iristean "zein bidetan gelditu behar zuten" izan zuten hizpide. Madril eta Ferrol arteko bidea egiten ari zen trena.

Garzon Amori 79 gizahilketa inputatu dizkiote, baita hainbat lesio-delitu ere, guztiak zuhurtziagabekeria profesionalagatik.

'200 km/h baino gehiagora, balazta automatikoki abiarazten da'

Francisco Jose Garzon Amok igandean Luis Alaez epaileari esan zionez, uztailaren 24an gidatzen ari zen Alvia trenean balazta automatikoaren sistemak 200 km/h baino gehiagora joanez gero soilik funtzionatuko luke, eta aldez aurretik abisuak emanda.

Tren-gidariak azaldu zuenez, ez daki zertan pentsatzen ari zen Angroiseko auzora iristear zenean. Leku horretan, 79 pertsona hil ziren, eta 150 baino gehiago zauritu. Halaber, galgari lehenengo berak eman behar ziola adierazi du, gidariaren lana delako hori, "ez makinarena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea