Gizartea -

Tren istripua

Adifeko 11 arduradun ohi inputatu dituzte Alviaren istripuagatik

Epailearen ustez, kontrol eta babes sistemetan izandako akatsek ekarri zuten ondorio tamalgarriak izan zituen tren istripua.

Santiagon izan zen tren istripua. EFE
angrois
Santiagon izan zen tren istripua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Alaez epaileak Adifeko 11 arduradun ohi inputatu ditu 2013ko uztailaren 24an Santiagon izan zen tren istripuagatik, segurtasun kolektiboaren aurkako delitu bat egotzita.

Inputatutakoei homizidio eta lesio delituetan parte hartzea izatea egozten die. Adifeko zuzendaritzan goi karguak zituzten guztiek Ourense eta Santiago arteko tren linea aldatu zutenean. 2011ko abenduan inauguratu zuten lerro hura.

Epailearen ustez, kontrol eta babes sistemetan izandako akatsek ondorio tamalgarriko tren istripu hura ekarri zuten.

Deklarazioak maiatzaren 22an hasiko dira; hilaren 23an, 26an eta 27an jarraituko dute, eta 28an amaituko dira.

Istripua izan zen lekuan, A Grandeirako bihurgunean, segurtasun neurri nahikorik ez zela dioten txostenak jasotzen ari da epailea. Bere garaian, konpainia publikoko arduradunak inputatu zituen.

Inputazio hori kendu egin zion apelazio organoak, eta instrukzio judiziala lehengo lekura itzultzea eragin zuen. Istripua izan eta lau egunera, gidariari arduragabekeriazko homizidioa leporatu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Epaiketak argazkiak AHT Euskadi Galizia azken ordukoa Tren istripuak azken ordukoa Adif