Gizartea -
Genero indarkeria
Amagoia Elezkanoren hilketaren epaia berretsi du EAEko Auzitegiak
Defentsak eta Fiskaltzak aurkeztutako helegite bana atzera bota ditu eta Arabako Lurralde Auzitegiak ezarritako zigorra berretsi du.
Erredakzioa
Amagoia Elezkano hiltzeagatik Francisco Javier M.Nri Arabako Lurralde Auzitegiak ezarritako 22 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.
2013ko maiatzaren 23an jazo zen hilketa, Laudion (Araba). Francisco Javier M.Nk hainbat sastada egin zizkion 27 urteko Amagoia Elezkano bikotekideari.
Francisco Javier M.Nri azpikeriaz eta basakeriaz egindako hilketa delitua egotzi zion Arabako Lurralde Auzitegiak, astungarri bat (bikote izatearena) eta aringarri bat (krimena aitortu izana) onartuta.
Epaiari helegite bana aurkeztu zieten akusatuaren defentsak eta Fiskaltzak. Lehenak basakeria astungarria kentzea eskatu zuen, eta bigarrena ez zetorren aitortzaren aringarriarekin bat.
Dena dela, helegiteak baztertu ditu EAEko Auzitegi Gorenak, eta Lurralde Auzitegiak ezarritako zigorra berretsi du.