Gizartea -

Ingurumena

Atmosferaren kutsadurak 42.000 heriotza eragiten ditu urtean Frantzian

Gainera, 100.000 milioi euroko kostu ekonomikoa dakar, Senatuaren ikerketa baten arabera.

Kutsadura, Parisen. EiTB
Kutsadura, Parisen. EiTB
Kutsadura, Parisen. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atmosferaren kutsadurak 42.000 heriotza eragiten ditu urtean Frantzian, eta, gainera, 100.000 milioi euroko kostu ekonomikoa dakar, hots, 1.100-1.600 eurokoa biztanleko, herrialde horretako Senatuaren ikerketa baten arabera.

Goi Ganberak 60 aholku adostu ditu, hala nola gasolioaren zergak gasolinak dituenekin parekatzea (egun, dieselak tasa txikiagoak ditu), autobus elektrikoak ekoizteko industria bat sortzea eta kutsaduraren alorrean lege argiak ezartzea.

paris contaminacion kutsadura EFE

Kutsadura, Parisen. Argazkia: EiTB

Hori horrela, Ekologia Ministerioak iragarri du urtarrilean "koloredun etiketen sistema bat" abiatuko duela, gehien kutsatzen duten ibilgailuak identifikatu eta horien zirkulazioa mugatzeko.

Parisek aurrea hartu du, eta zirkulatzea guztiz debekatu die gehien kutsatzen duten autobus eta kamioiei. Gainera, gasolioz dabiltzan ibilgailuak debekatzeko egutegi bat ezarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Frantzia berriak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak Euskadiko kutsadura gaur