Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Betiko artxibatu dute Lopez Aguilarren aurkako tratu txar salaketa
"Aretoak ezin du Lopez Aguilarren aurkako zigor ebazpenik eman De la Nuezen lekukotza aldakorrean oinarrituta", dio Gorenak. Biktimen arretarako telefonoa: 016.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Gorenak behin betiko artxibatu du Fernando Lopez Aguilar PSOEren eurodiputatuaren kontra Natalia de la Nuez emazte ohiak jarri zion tratu txar salaketa, auzia artxibatuta zegoelako, zantzu gehiagorik ez dagoelako eta emakumearen lekukotzak "aldakorrak" izan direlako.
Auzitegi Gorenak ebazpen irmoa kaleratu du Natalia de la Nuezek Espainiako Justizia ministro ohi eta Genero Indarkeriaren Kontrako Legearen sustatzailearen aurka egindako salaketak ezerezean uzteko.
Gainera, Auzitegi Gorenak azaldu duenez, "De la Nuezek, dataren eta funtzionario publikoaren arabera, salatzen ari den pertsonarekiko salaketa larriak eta laudorio handiak naturaltasun berarekin egiten dituenez, lekukotza horren sinesgarritasuna oso tentuz aztertu behar da".
"Aretoak ezin du Lopez Aguilarren aurkako zigor ebazpenik eman De la Nuezen lekukotza aldakorrean oinarrituta", dio Gorenak ebazpenean.