Gizartea -

Kepler-452b

Bizitzeko baldintzak dituen lehenengo planeta aurkitu du NASAk

Eguzkiaren antzeko izar baten inguruan orbita egiten duen planeta bat da, 1.400 argi urtera dagoena, eta bertan bizidunak egoteko hautagai irmoa omen da.

NASA
NASA
Bizitzeko baldintzak dituen lehenengo planeta aurkitu dute

1:55

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAk iragarri du bizitzeko baldintzak eskaintzen dituen izar baten orbitan dagoen lehenengo planeta aurkitu dutela, eta horrek bertan bizidunak aurkitzeko hautagai irmo bilakatzen duela.

Kepler-452b izeneko planeta Kepler espazioko teleskopioak aurkitu du, izar batek igortzen duen energia kopuruan aldaketak atzematen dituen teleskopioak.

Jon Jenkins Kepler misioaren datuak aztertzeaz arduratzen denak prentsaurreko batean azaldu duenez, Lurra baino % 60 handiagoa da planeta hori; beraz, grabitatea Lurrekoa halako bi izango du.

Planeta horren atmosferak hemengoak baino dentsitate altuagoa izango duela aurreikusten dute, eta sumendi aktibo ugari izango dituela.

Gainera, Lurrak jasotzen duena baino % 10 energia gehiago jasotzen du bere eguzkitik, izarra zaharragoa eta handiagoa delako.

NASAk esan du "Lurraren lehengusu handi eta zaharra" dela aipatu planeta. "Lurraren antza handiena duen planeta da orain arte", azaldu du zientzialariak.

Bere izarraren inguruan duen orbita Lurrarenaren antzekoa da, 385 egun behar baititu bira guztia egiteko; hau da, 385 egun ditu urteak bertan.

Dena dela, Lurraren "lehengusua" 1.400 argi urtera dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zientzia berriak Eguzki sistema Lurra azken ordukoa AEB espazio agentzia