Gizartea -
Marihuana
1.027 landare zituen marihuana sail bat desegin dute Bilbon
Aiaran (Araba) ere beste sail bat desegin dute, 80 landare handi zituena.
Agentziaki | Erredakzioa
Polizia Nazionalak Bilboko pabilioi batean zegoen marihuana sail bat desegin du, eta hiru pertsona atxilotu ditu, instalazioaren ustezko arduradun gisa, sorgorgarrien trafikoa leporatuta.
Ikerketaren ondorioz, honako hauek atzitu ditu, besteak beste: 1.027 landare, 52 lanpara, zazpi haizagailu, sei erauzgailu, sakelako telefonoak, 1.500 euro baino gehiago dirutan.
Sorgorgarrien trafikoa egozteaz gain, elektrizitatearekin iruzurra egitea ere leporatzen zaie hiru atxilotuei, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez.
Beste marihuana sail bat Aiaran
Ertzaintzak Aiarako (Araba) udal-mugarteko landa-lursail batean beste marihuana-sail bat desegin du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Operazio hori irailaren 22an egin zen, legez kanpoko marihuana-sailen bila zebilen Ertzaintzaren patruila batek tamaina handiko 80 landare aurkitu zituenean, Olabezar (Araba) herritik gertu.
120 kilo baino gehiago pisatzen zuten landareak atzitu eta polizia-etxera eraman zituzten. Labore horren arduraduna eginbideak zabaldu zaizkio osasun publikoaren aurkako ustezko delitua leporatuta.