Gizartea -

Minbizi arriskua

Munduko Osasun Erakundearen txostenak hautsak harrotu ditu Twitterren

Albistearen berri izan bezain laster, Twitter sare sozialeko erabiltzaileek #FreeBacon etiketa erabili dute atsekabea edo desadostasuna adierazteko.

Memeetako bat Munduko Osasun Erakundeak txostena argitaratu ondoren. Irudia: Twitter
Memeetako bat Munduko Osasun Erakundeak txostena argitaratu ondoren. Irudia: Twitter
Memeetako bat Munduko Osasun Erakundeak txostena argitaratu ondoren. Irudia: Twitter

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundearen baitan dagoen Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak atzo kaleratu zuen txostenaren arabera, sharagi prozesatua jateak minbizia garatzeko arriskua areagotzen du.

10 herrialdetako 22 adituren ustez, "nahikoa froga" dago haragi prozesatua kontsumitzeak kolon eta ondesteko minbizia eragiten duela ondorioztatzeko.

Frogak kontuan hartuta, kartzinogenoen lehen taldean sartu dute haragi prozesatua, tabakoaren, amiantoaren eta diesel motorren kearen parean jarrita.

Albistearen berri izan bezain laster, Twitter sare sozialeko erabiltzaileek #FreeBacon etiketa erabili dute atsekabea edo desadostasuna adierazteko. Kevin Bacon aktorearekin txantxak edo Homer Simpsonen memeak ez dira falta. Hona hemen sarean bota dituzten tuit batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitter Minbizia bideoak Sare sozialak gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nutrizio albisteak Munduko Osasun Erakundea