Gizartea -

Kutsadura

Madrilek kutsaduraren kontrako protokoloak jarri ditu berriro martxan

M-30ean eta hirira sartzeko errepideetan gehienezko abiadura 70 km/h-ra mugatu du goizeko seietatik aurrera.

Abiadura mugak, kutsaduragatik, Madrilen. Agazkia: EiTB
Abiadura mugak, kutsaduragatik, Madrilen.
Abiadura mugak, kutsaduragatik, Madrilen. Agazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Udalak kutsadura handiko uneetarako udal protokoloa jarri du abian, lehenengo mailan, eta M-30 eta hirira sartzeko errepideetan gehienezko abiadura 70 km/h-ra mugatu du goizeko seietatik aurrera.

Protokoloa automatikoki jarri da martxan, Pilar auzoko eta Cuatro Caminoseko neurgailuek bi orduz jarraian atzeman baitute gehiegizko kutsadura, "abisu" mailan.

Bigarren aldiz jarri dute protokoloa martxan azaroan, eta beste hainbestetan jarri dute araua martxoan onartu zutenetik, eta gaurkoa azaroren 12 eta 13koa baino larriagoa omen da.

Madrilgo kutsadura neurgailuen arabera, Pilar auzoan 328 mikrogramo NO2 zeuden metro kubikoko atzo 22:00etan.

Madrilgo Udalak garraio publikoa erabiltzeko deia egin du. Gainera, aire librean kirolik ez egitea aholkatu die arnas-arazoak dituzten pertsonei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Espainia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Madrilgo gertakizunak Ingurumena azken ordukoa Larrialdi klimatikoa Kutsadura gaur Albisteak