Gizartea -

Indarkeria matxista

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Bilbon

Erasoak ostiral goizaldean izan dira, Txurdinagan eta Solokoetxen. Elkarretaratzea deitu dute 18:00etarako, Arriaga Plazan.

Aste Nagusian, bost sexu-eraso izan dira. Argazkia: EiTB.
Aste Nagusian, bost sexu-eraso izan dira. Argazkia: EiTB.
Aste Nagusian, bost sexu-eraso izan dira. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Aste Nagusia 2016an, Bilbon. Biak ostiraleko goizaldean izan dira, eta, horiekin, bost sexu-eraso edo sexu-erasoen ahalegin gertatu dira Bizkaiko hiriburuan, jaiak joan den larunbatean hasi zirenetik. Orain, erasoak Txurdinaga auzoan eta Solokoetxen jazo dira; azken kasu horretan, hainbat lagunek biktimaren oihuak entzun dituzte, eta laguntza ematera joan dira. Erasotzaileak ihes egin du.

Hala, Udaltzaina Txurdinagan jazotakoa ari da ikertzen. Udalak erasoaren berri eman du, baina ez du bestelako daturik eman. Beste kasua, Solokoetxekoa, Ertzaintzak baieztatu du eraso-ahalegina izan dela; 5:15ak aldera, gizon batek emakume batengana jo du, eta abusua egiten saiatu da. Emakumea oihuka hasi da, eta, ondorioz, hurbil zeuden zenbait lagun bertaratu dira, laguntza emateko; erasotzaileak ihes egin behar izan du.

Udalak bat egingo du indarkeria matxista salatzeko egitekoak diren elkarretaratze eta protesta guztiekin, eta jaiak "parekideak izatea eta denon askatasuna errespetatzea" eskatu du.

Hori horrela, Juan Mari Aburto alkateak parte hartuko du 18:00etan Arriaga plazan egingo den elkarretaratzean.

Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak, 23:30etik 00:30era.

Gaurkoekin, bost dira Bilboko Aste Nagusian salatutako eraso matxistan. Gainera, asteazkenean, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.

Atzo, sexu abusuak egin zizkioten emakume bati Martzana inguruetan, eta igandean, beste bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.

Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.

 

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Indarkeria matxista Espainian Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak berriak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Txurdinaga gaur