Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Lau urteko espetxe-zigorra Gasteizko imamarentzat, bi adingaberi abusuak egiteagatik
Epaiaren arabera, iman horrek sexu-abusuak egin zizkien 12 eta 13 urteko bi neskatori, 2016ko hasieran, arabiera eta Koran eskoletan.
EITB.EUS
Gasteizko meskita bateko imamari lau urteko espetxe-zigorra ezarri diote, bi adin txikikori sexu-abusuak egitea egotzita. Epaiaren arabera, iman horrek sexu-abusuak egin zizkien 12 eta 13 urteko bi neskatori, 2016ko hasieran.
Arabiera eta Koran eskoletan jazo zen lehen erasoa. Imana adin txikikoetako batekin zegoen, eta sexu-ukituak egin zizkion. Handik hilabetera, ikaslea eta bere lagun bat kalean ikusi zituen, eta berriro ukituak egin zizkien. Neskek gertatutakoa Udaltzaingoari kontatu zioten, eta salaketa-prozesua abian jarri zen.
Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak bi adingabeengandik urruntzeko agindua ezarri zion 2016ko udan imanari.
Clara Campoamor elkartea herri-akusazio gisa aurkeztu zen epaiketan.
---------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.