Gizartea -
Senegalen atxilotua
El Duesoko bortxatzailea Dakarrera eramango dute gaur, Espainiaratu bitartean
Fernandez Bueno atzo atxilotu zuten Senegal eta Gambia arteko mugan, Polizia Nazionalak eta senegaldarrak elkarrekin egindako operazio batean, eta hatz-markekin identifikatu ostean.
agentziak | erredakzioa
Guillermo Fernandez Bueno astebeteko kartzela-baimen baten ostean El Duesoko espetxetik (Santoña, Kantabria) ihes egin eta Senegalen atxilotutako presoa Dakarrera eramango eta epailearen esku utziko dute gaur, asteartea. Aurreikusi dutenez, epaileak espetxera bidaliko du, Espainiartzeko prozesua burutu bitartean, Poliziatik Europa Pressi adierazi diotenez.
Fernandez Bueno atzo atxilotu zuten Senegal eta Gambia arteko mugan, Polizia Nazionalak eta senegaldarrak elkarrekin egindako operazio batean, eta hatz-markekin identifikatu ostean.
Atxilotu zuten unean bere bikotekidearekin batera zegoen. Emakumea hezitzaile lanetan aritu zen Santenderreko behin behineko espetxean, eta orduan ezagutu zuen. Elkarrekin ihes egin zuten kartzelatik irteteko baimen bat aprobetxatuta.
Europa Pressen iturriek ez dute argitu zein egoeratan geratuko den bikotekidea eta Fernandez Buenoren ihesaldian laguntzearren deliturik egotz lekiokeen.