Gizartea -

Andre Maria Zuriaren jaiak

Gasteizko blusek eskumuturrekoak eramango dituzte, indarkeria matxistaren aurka

Gasteizko Margolariak blusen kuadrillak 320 eskumuturreko more banatuko ditu kideen artean. 'Errespetua eta berdintasuna' eskatu ditu jaietan, baita erasoen aurka tolerantziarik ez izatea ere.

Gasteizko Margolariak blusen kuadrilako kideek eramango dituzten eskumuturrekoak. EiTB
Gasteizko Margolariak blusen kuadrilako kideek eramango dituzten eskumuturrekoak. EiTB
Gasteizko Margolariak blusen kuadrilako kideek eramango dituzten eskumuturrekoak. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Margolariak blusen kuadrillak eskumuturreko moreak banatuko ditu 320 kideen artean, hiriko jaietan, indarkeria matxistaren aurka. "Errespetua eta berdintasuna" eskatu ditu, baita erasoen aurka tolerantziarik ez izatea ere.

Jon Ruiz de Infante kuadrillako bozeramaileak prentsaurreko bat eman du astearte honetan, ekimena aurkezteko, "indarkeria matxistaren eta genero-indarkeriaren aurkako borrokaren alde". Halaber, azken urte honetan "gizarteak gai honetan aurrera egin" duela nabaritu duten arren, kideek uste dute Gasteizko blusek ezin dutela "atzean geratu", azaldu du.

Eskumuturrekoaz gain, batzorde bat eta barne araudi bat izango dute kuadrillan, erasoen aurka. Berdintasun gaiak jorratzeko lantalde bat ere izango da.

"Gizarte osoa eskutik joatea espero dugu; jaietako lekuek errespetuzko gune izan behar dutelakoan gaude, edozein pertsonak modu osasuntsuan eta inolako beldurrik gabe ondo pasatu dezan, emakumeak barne", adierazi du Ruiz de Infantek. Andre Mariaren Zuriaren jaiak "berdintasunean" bizitzearen alde egin du.

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean Gasteizko Margolariak taldeko blusek eskumuturreko horiek eramango dituzte, kuadrillako parte bezala identifikatzeko. Antolatzen dituzten ekitaldietan sartzea ahalbidetuko die horrek. Behin jaiak amaituta, herritarren artean banatuko dituzte eskumuturrekoak; hainbat prestatuko dituzte.

Aurtengoa kuadrillak antolatzen duen bigarren ekimena da berdintasuna ikusgai egiteko, izan ere, 2007an ortzadarraren koloreak zituen eskumuturrekoa eraman zuten, LGTBI kolektiboaren eskubideen alde, eta eraso homofoboen kontra.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Matxismoa