Gizartea -

Dulantzin (Araba)

Emakumezko bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona espetxera bidali dute

Emakumezkoa itotzen ere saiatu zen atxilotua. Dulantziko Udalak elkarretaratzea deitu du larunbat arratsalderako jazotakoa gaitzesteko.

Dulantziko tren-geltokian hartu zuen emakumea erasotzaileak. Argazkia: EiTB
Dulantziko tren-geltokian hartu zuen emakumea erasotzaileak. Argazkia: EiTB
Emakume bat bortxatu eta itotzen saiatu da gizon bat Dulantzin

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bati sexu-erasoa egiteagatik eta hura itotzen saiatzeagatik ostiral honetan Dulantzin atxilotutako gizonezkoa espetxera bidali dute, Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez.

Atxilotua, 35 urteko gizonezkoa, polizia-etxean egon da ostiralaz geroztik, eta guardian zegoen epaileak espetxera bidali du larunbat arratsalde honetan, sexu-erasoa eta hilketa saiakera egotzita.

Gertaera ostiral goiz honetan jazo da. Lanera autoan eramateko proposamena egin dio gizonezkoak emakumeari. Emakumea bistaz ezagutzen zuen gizonak bat-batean beste bide bat hartu du, gasolindegira joan behar zuela aitzakia bezala jarrita. Orduan, autoa landa eremu batean utzi du. Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonezkoak lepotik oratu dio emakumeari, eta itotzen saiatu da. Ondoren, sexu-erasoa egin dio.

Dulantziko Udalak elkarretaratzea egin du jazotakoa gaitzesteko.

---------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Eraso sexualak gaur Espetxeen azken ordukoa