Gizartea -
Gertakaria
Ihes eginda dagoen txakurrak artalde bati eraso dio berriz, Eskoriatzan
Artzain baten hamabi ardi zaurituta eta beste lau desagertuta daude, Aretxabaleta inguruan ihes egindako txakurraren erasoaren ostean.
eitb.eus
Aretxabaleta inguruan 70 ardi hil zituzten bi txakurretako batek artalde bati eraso dio berriro, Eskoriatzan. Urritik ihes egindako txakurrak hamabi ardi zauritu ditu. Azaroan, beste txakurra hilik aurkitu zuen basozain batek.
Goienak informatzen duenez, Gabonetan erasoa jasandako artaldea Eskoriatzako Mazmela auzoko Agarre baserrikoa da. Jabier Villar abeltzainak hamabi ardi zaurituta aurkitu zituen abenduaren 25ean, eta beste lau galduta jarraitzen dute.
Inguru horretako artzainek erasoa egin duen txakurra urrian ihes eginda dagoena dela uste dute. Batzuek ikusi egin dutela ere esan dute. Txakur horrek zein hilik aurkitutakoak Leintz Gatzagako etxebizitza batetik ihes egin zuten.