Gizartea -

EHU-ren ikerketa

Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute

Ikerketak ez du zehazten, ordea, kutsadura hori zerk eragiten duen.

Nerbioi ibaiaren itsasertza. Argazkia: Marcos Ferrer
Nerbioi ibaiaren itsasertza
Nerbioi ibaiaren itsasertza. Argazkia: Marcos Ferrer

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galindo ibaitik Ibaizabaleko estuariora poluzioa "etengabe" jaurtitzen jarraitzen dutela ondorioztatu du EHUren ikerketa batek; horrenbestez, Bilboko itsasadarraren bokaleak ezin dio historian zehar jasan duen kutsadura industrialari aurre egin.

Leire Kortazar Oliver EHUko kimikari ikertzaileak Bizkaiko hiru estuarioren (Nerbioi ibaia, Urdaibai eta Plentziako itsasadarra) urak azidotzeko nondik norakoak ikertu ditu.

Industria jardueraren ondorioz uretara jaurtitzen diren karbono dioxidoaren disoluzioak itsasoko uren pHa azidotu egiten du.

Ikertzaileak hiru urtez aztertu ditu hiru estuariook, eta Plentziako eta Gernikako uren azidotzea "nahiko normala" den bitartean, Ibaizabal ibaikoa ez da normala, EHUk agiri batean astearte honetan jakinarazi duenez.

Hori horrela, "Ibaizabaleko estuarioan Galindo ibaitik datorren nolabaiteko etengabeko kutsadura" dagoela antzeman du Kortazarrek; hala ere, ikerketak ez du zehazten zerk eragiten duen kutsadura hori. Galindo ibaiak Barakaldo eta Sestao artean Ibaizabal ibaira isurtzen ditu bere urak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Sestao Bizkaia Barakaldo EHU Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Ura Ibaiak EAEko kutsadura gaur Larrialdi klimatikoa 2024