Gizartea -

BERNARDO DEPRESIOA

Belaguako eta Herrerako mendateak itxi dituzte elurragatik

Otsagabia eta Irati arteko errepidea eta Zaraitzutik Iparraldera doana ere itxi dituzte. Gainera, kateak behar dira Arabako zein Nafarroako hainbat errepidetan.

A1 gaur, Agurain parean (Araba). Argazkia: EFE
A1 gaur, Agurain parean (Araba).
Denboraleak Arabako hainbat herri elurtu ditu, tartean, Zalduondo

1:13

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo, udazkeneko bigarren ekaitz edo depresioa, autoen joan-etorria zailtzen ari da hauteskunde egun honetan.

Nafarroan, hainbat tokitan egin du elurra igandeko lehen orduan, Iruñerrian adibidez. Autoak zuritu ditu, baina ez du asko iraun. Gasteizen ere, elurra egin du eguerdi aldera.

Arabako hainbat mendatetan, arazoak izan dira, eta itxi eta ireki ibili dira goizean zehar. Une honetan, horrela dago egoera:

Euskal Autonomia Erkidegoan:

Herrerako mendatea itxita dago, elurragatik.

Gainera, kateak behar dira Opakuan.

Ertzaintzak kontuz ibiltzeko gomendatzen du.

Nafarroa:

Belaguako mendatea itxi dute elurragatik, baita Otsagabia eta Irati arteko errepidea (Na-2012, 7. kilometrotik aurrera) eta Zaraitzu eta Iparraldea lotzen dituena (Na-2011) ere.

Gainera, kateak behar dira Aralarko San Migelen eta Otsagabia eta Irati arteko errepidean (Na-2012) 0. kilometrotik 7.era.

Igande honetan indarrean diren abisuak

Bizkaia eta Gipuzkoa alerta laranjan daude kostaldean. Izan ere, 6 metrorainoko olatuak izan daitezke.

Gainera, euriagatik abisu horia ezarrita dago EAEn eta Nafarroan. EAEn, 18:00ak arte 60 litro pilatu daitezke 24 orduan. Nafarroan, 24:00ak arte egongo da indarrean abisua eta 50 litro pilatu daitezke 12 orduan.

Elurragatik ere ezarri dute abisu horia Euskal Herri osoan, 24:00ak arte. 1.000 metrora edo beherago egingo du elurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Elurra Eguneko albisteak Albisteak Larra-Belagua A-15 autobia Zer gertatu da gaur Frantziako Pirinioetan?