Itxi

Gizartea

Luizia

Zaldibarren desagertutako bi langileak bilatzen hasi dira berriro

Agentziak | Erredakzioa

Administrazioak subsidiarioki jardungo du premiazko neurriak hartzeko. Bestalde, aire eta ur kontrolei buruzko informazioa ere indartuko da.

  • Zaldibarko zabortegian lanean jarraitzen dute beharginek.

    Zaldibarko zabortegian lanean jarraitzen dute beharginek. Argazkia: EFE

Zaldibarko zabortegiaren inguruan lanean ari dira berriro, desagertuta dauden bi langileak bilatzeko eta, horrenbestez, lurperatuak egon daitezkeen lekuan dagoen lurra kentzen hasiko dira.

Lur-jausia koordinatzeko mahai teknikoak bilaketa lanei berriro ekitea erabaki du ostegun honetan, eta joan den ostegunetik desagertuta dauden bi langileak bilatzeko lanak hasi dituzte. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azpimarratu dutenez, "hori baita lehentasuna".

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak adierazi duenez, "jendea lanean ari da berriz ere", baina egun hauetan ez diote "lan egiteari utzi", "langilerik ez zegoelako bertan, baina zehazten ari ziren nola deskargatu ahal izango zen bilatzen ari ginen eremuan presioa egiten zuen lur-masa hori".

"Gaur, nola jokatu behar zen zehaztu ondoren, jendea dago bertan", adierazi du sailburuordeak. Azaldu duenez, "ikusiko dugu gune hori atondu ahal izango den bilaketa-eremuaren gainean presioa egiten duen masa hori kendu ahal izateko, beste nonbaitera eraman ahal izateko, metatu ahal izateko, eta, orduan, berriro hasi ahal izango gara dauden tokitik lurra kentzen".

Zaldibarko zabortegiko lur-jausia koordinatzeko mahai teknikoa. Argazkia: Ainhoa Furundarena

Bestalde, administrazioak urgentziazko neurriak hartzeko modu subsidiarioan jardungo duela ere erabaki dute; besteak beste, desagertutakoen bilaketaz gain, inguruan jarraitzen duen sutea geldiarazteko, eta lurrak egonkortzeko. Horiek guztiak ondoren enpresa jabeari jasanaraziko zaizkio, eta hark "egoera konpontzeko" hurrengo faseari ekin beharko dio.

Halaber, aire eta ur kontrolen inguruko informazioa ere indartuko dute, orain arte "normaltasun osoz" emaitzak izan dituztelako, Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak adierazi duenez. Era berean, landa-inguruneko elikagaien kontrola ere abian jarriko da.

Zaldibarko udaletxean egindako bileran, halaber, beste lauzpabost geologoko talde bat gehitzea erabaki da, mendi-magala nola egonkortu ebazteko, irristatze gehiago ez gertatzeko eta suhiltzaileen bilatze lanak ahalbidetzeko zein zabortegiaren goiko aldean dauden suteak itzaltzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena