Gizartea -

Koronabirusa

Eskola kirola bertan behera utzi dute EAEn, koronabirusa dela eta

Ostegun honetatik aurrera ez da eskola kirolik izango, entrenamenduak barne, Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban astelehenean hartu zen etetearen neurria.

Haurrentzako hondartzako txapelketa Zarauzko hondartzan. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Haurrentzako hondartzako txapelketa Zarauzko hondartzan
Haurrentzako hondartzako txapelketa Zarauzko hondartzan. Argazkia: Lorentxo Portularrume

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eskola kiroleko jarduera eta lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki dute, entrenamenduak barne, koronabirusagatik, bi foru erakundeek jakitera eman dutenez. Araban etenda dago joan den asteartetik, martxoaren 10etik.

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan eskola jarduera bertan behera uzteko hartutako erabakiaren ildotik dator etenaldia. Orain Bizkaiak eta Gipuzkoak ere erabaki dute ostegun  honetatik aurrera eta bi astez jarduera etetea.

Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola -lehiaketak eta entrenamenduak- eta kirol federatua bertan behera uztea erabaki du. Akordio hori Gipuzkoako kirol federazio eta erakundeei jakinarazi die, gaur goizean helburu horrekin egindako bileran.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainia NBE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Umeak albisteak gaur Erizaintza Sendagaiak Bidaiak Koronabirusa Eskola kirola albisteak