Gizartea -

Koronabirusa

Esloveniak koarentena ezarriko die EAEik eta Nafarroatik iristen diren turistei

Autonomia erkidego horietan kutsatzeko arrisku handia dagoela uste dute Esloveniako agintariek. Neurria gaur bertan sartu da indarrean.

Bled herri turistikoa, Eslovenian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Bled herri turistikoa, Eslovenian.
Bled herri turistikoa, Eslovenian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esloveniako Gobernuak 14 eguneko isolamendua ezarriko die Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) eta Nafarroatik iristen diren bidaiariei, herritartasuna edozein dela ere, koronabirusak eragindako pandemia dela eta.

Valentzian, Katalunian eta Aragoin bizi diren herritarrei ere gaur bertan indarrean sartu den neurri murriztaile hori inposatu diete, autonomia erkidego horietan kutsatzeko arrisku handia dagoela uste baitute Esloveniako agintariek.

Gauzak horrela, Bulgaria, Errumania, Bahamak eta Indiaz gain, bost autonomia erkidego horiek Eslovenian sartzeko 14 eguneko isolamendua igaro beharko duten lurraldeen "zerrenda gorrian" sartu dituzte tokiko agintariek.

Nahitaezko koarentenak eremu edo herrialde horietan bizileku iraunkorra edo aldi baterakoa duten pertsonei eragiten die, bai eta eskualde horietatik Esloveniara iristen direnei ere, salbu eta beren lurraldean geratu behar ez dutenak (alegia, beste herrialde baterako bidean badaude).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Medikuak Aisia Erizaintza Sendagaiak Bidaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea