Gizartea -

KORONABIRUSA

Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du EAEn, 244 kasu gehiagorekin

Kasu berrietako 162 Bizkaian atzeman dituzte, 49 Gipuzkoan eta 29 Araban. Bigarren egunez jarraian, Bilbon 88 kasu baieztatu dituzte azken orduetan egindako probetan.

Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean.
Maskara jarrita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 244 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 162 Bizkaian atzeman dituzte, 49 Gipuzkoan eta 29 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 4.930 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Arrasate (5), Beasain (1), Donostia (6), Eibar (10), Getaria (3), Irun (3), Oñati (5), Soraluze (1), Tolosa (1), Villabona (1), Zarautz (4), Zegama (1), Zizurkil (7) eta Zumaia (1).

Bizkaian: Abanto Zierbena (1), Barakaldo (9), Basauri (6), Berango (1), Bilbo (88), Durango (2), Elorrio (1), Erandio (10), Ermua (9), Errigoiti (1), Forua (1), Gernika-Lumo (1), Getxo (1), Igorre (1), Leioa (2), Lemoiz (1), Lezama (2), Morga (1), Ondarroa (2), Portugalete (6), Santurtzi (8), Sestao (6) eta Zaldibar (2).

Araban: Laudio (2) eta Gasteiz (27).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 98 emakumeak dira eta 146 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 40 eta 49 urte bitartean dituzte (55 kasu).

Covid-19a duten beste 22 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 48 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 16 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 44 pertsonek 30 eta 39 urte bitartean dituztela, beste 35k 50-59 urte bitartean, 15k 60-69 urte bitartean eta beste bederatzik 70 urtetik gora.

1,22 da gaurko R0 indizea (atzo 1,12 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun bi pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

48 koronabirus kasu atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, 48 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan, eta zortzi pertsona ospitaleratu dituzte, erdiak Iruñean eta eskualdean, eta % 20 Tuteran.

Ildo horretatik, gaur egun 44 pertsona ospitaleratuta daude Nafarroan koronabirusarekin, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean.

Atzo ez zen inor hil covid-19aren ondorioz, beraz, pandemia hasi zenetik 529 heriotza izan dira Nafarroan.

PCR probei dagokienez, gaitza atzemateko 1.561 proba egin ztuzten atzo Foru Erkidegoko osasun-sare publikoan, eta orain arte 6.681 pertsona kutsatu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea