Gizartea -

KORONABIRUSA

Gora egin du berriro EAEn atzemandako positibo kopuruak: 363 kasu azken orduetan

Horrez gain, bost pertsona hil dira aurreko astean koronabirusaren eraginez. Hain zuzen ere, positibo berrietako 229 Bizkaian atzeman dituzte, 53 Gipuzkoan eta 72 Araban.

Osasun arloko langile bat, gaitza atzemateko detekzio-proba egiten. Argazkia: EFE
Osasun arloko langile bat, gaitza atzemateko detekzio-proba egiten.
Osasun arloko langile bat, gaitza atzemateko detekzio-proba egiten. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 363 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 53 Gipuzkoan atzeman dituzte, 229 Bizkaian eta 72 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bederatzi pertsonek positibo eman dute azken orduetan. Nafarroak, berriz, 142 kasu positibo berri eta bost ospitaleratze izan ditu azken egunean.

Halaber, bost pertsona hil dira covid-19aren eraginez aurreko astean, eta 1.636 dira jada pandemia hasi zenetik hil direnak.

Horrez gain, gaitza atzemateko 7.320 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (2), Arrasate (3), Astigarraga (1), Azkoitia (4), Azpeitia (3), Bergara (1), Deba (1), Donostia (17), Eibar (1), Elgeta (1), Elgoibar (3), Errenteria (1), Hondarribia (2), Irun (2), Lasarte-Oria (4), Legazpi (1), Mutriku (2), Oiartzun (1), Ururbil (1), Villabona (1) eta Zumarraga (1).

Bizkaian: Abadiño (1), Zornotza (1), Barakaldo (32), Basauri (2), Bermeo (1), Bilbo (103), Derio (2), Durango (1), Elorrio (2), Erandio (10), Etxebarri (3), Galdakao (1), Gatika (1), Getxo (15), Gorliz (4), Gueñes (1), Igorre (4), Larrabetzu (1), Leioa (tres), Lekeitio (2), Lemoa (1), Mungia (2), Muskiz (3), Orozko (2), Ortuella (3), Plentzia (1), Portugalete (5), Santurtzi (9), Sestao (7), Sopela (1), Sopuerta (1), Urduña (2), Zalla (uno) eta Zamudio (1).

Araban: Amurrio (1), Iruña Oka (1), Laudio (4), Salvatierra (1), Gasteiz (64) eta Zigoitia (1).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 185 emakumeak dira eta 178 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 40 eta 49 urte bitartean dituzte (72 kasu).

Covid-19a duten beste 37 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 56 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 27 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 64 pertsonek 30 eta 39 urte bitartean dituztela, beste 40k 50-59 urte bitartean, 26k 60-69 urte bitartean eta beste 41ek 70 urtetik gora.

1,3 da gaurko R0 indizea (atzo 1,35 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun zortzi pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

EAEn 453.111 PCR eta 139.610 test azkar egin zaizkie 246.792 pertsonari pandemia hasi zenetik.

Egoera epidemiologikoari dagokionez, 26.841 pertsona kutsatu dira jada, 14.661 positibo negatibizatu dira eta ospitalean artatu behar izan dituzten 4.680 gaixori alta eman diete.

Lurraldeka, Bizkaian 11.037 positibo atzeman dituzte guztira pandemiaren hasieratik, Araban 3.985 eta Gipuzkoan 3.571. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 389 lagunek positibo eman dute.

142 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroak 142 kasu positibo berri eta bost ospitaleratze izan ditu azken egunean, egun bakarrean 1.833 PCR proba egin ostean.

Hala aurreratu du Santos Indurain Osasun sailburuak, pandemiak Foru Erkidegoan izan duen bilakaeraren berri emateko prentsaurrekoan. Sailburuak "egun batzuetatik besteetara izandako aldaketa garrantzitsuak" onartu ditu, atzo 59 kasu jakinarazi zituzten, baina herenegun 146 izan ziren.

Hori guztia kontuan hartuta, herritarren erantzukizuna eskatu du berriro, batez ere familia eta aisialdiko bileretan. "Osasun sistemak bere zeregina beteko du, baina gizartearen inplikazioa behar dugu uda desberdin honetan", esan du, eta "zuhurtzia" eskatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea