Gizartea -

KORONABIRUSA

453 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan

Hain zuzen ere, positibo berrietako 246 Bizkaian atzeman dituzte, 140 Gipuzkoan eta 43 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 24 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Osasun arloko langile bat, gaitza atzemateko detekzio-proba batekin. Argazkia: EFE
Osasun arloko langile bat, gaitza atzemateko detekzio-proba batekin.
453 positibo berri zenbatu dira EAEn, 246 Bizkaian

4:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 453 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 95 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta hiru pertsona ospitaleratu zituzten covid-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Halaber, gaitza atzemateko 4711 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Aia (1), Aretxabaleta (3), Arrasate (4), Asteasu (2), Azpeitia (1), Beasain (1), Bergara (4), Donostia (73), Eibar (4), Elgoibar (6), Errenteria (5), Eskoriatza (1), Hernani (3), Hondarribia (3), Ikaztegieta (1), Irun (14), Legazpi (1), Mutriku (4), Oiartzun (1), Ordizia (1), Pasaia (1), Tolosa (1), Villabona (2), Zarautz (1) eta Zizurkil (2).

Bizkaian: Abadiño (1), Ajangiz (1), Zornotza (3), Amoroto (1), Aulesti (1), Barakaldo (13), Barrika (1), Basauri (3), Berango (3), Bermeo (2), Bilbo (96), Busturia (2), Derio (3), Durango (2), Erandio (8), Ermua (2), Errigoiti (1), Etxebarri (1), Forua (1), Galdakao (5), Gautegiz Arteaga (1), Gernika-Lumo (20), Getxo (20), Gordexola (1), Iurreta (3), Laukiz (2), Leioa (5), Lekeitio (2), Lemoa (1), Lemoiz (1), Loiu (1), Markina-Xemein (2), Mungia (6), Ondarroa (6), Plentzia (2), Santurtzi (1), Sestao (2), Sondika (1), Sopela (4), Sopuerta (9), Urduliz (2), Urduña (1), Zaldibar (1) eta Zalla (2).

Araban: Amurrio (2), Aiara (1), Legutio (1), Oion (1), Gasteiz (37) eta Zigoitia (1).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 230 emakumeak dira eta 224 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (111 kasu).

Covid-19a duten 43 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 75ek, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 28 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 66 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 67k 50-59 urte bitartean, 36k 60-69 urte bitartean eta beste 27k 70 urtetik gora.

1,09 da gaurko R0 indizea (atzo ere 1,09 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 27 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera. Une honetan, 211 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin lotuta, horietatik 26 gelan.

Sei pertsona hil dira covid-19arekin lotuta asteburuan

Horrez gain, covid-19arekin kutsatutako sei pertsona hil dira asteburuan Euskadin. Hori dela eta, gaitza atzemateko detekzio-proban positibo eman zuten paziente horiek koronabirusaren ondorioz hil diren edo heriotzaren arrazoia beste patologia bat izan den aztertzen ari da orain Osakidetza.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren berri eman du gaur, goizean egin duen agerraldian. "Duela hiru asteko datuekin alderatuta, hildakoen kopuruak gora egin duela erakusten dute", adierazi du Murgak. Gaurko bileran, "bigarren agerraldi honek aurrera jarraitzen duela" eta infekzio berriak, ospitaleratzeak eta hildakoak ere nabarmen ugaritu egin direla zehaztu du jarraipen batzordeak.

Halaber, birusak udaberrian baino garapen "motelagoa" duela onartu du Murgak, baina, nolanahi ere, "beharrezkoa da goranzko joera horri muga jartzea", eta, horretarako, prebentzio neurriak betetzera deitu ditu euskal herritarrak: "Oso garrantzitsua da maskararen erabilera, eskuen higienea, pertsonen arteko distantzia eta kontaktu sozial mugatuagoak eta kontrolatuagoak izatea".

Ildo horretatik, "funtsezkoa" da azken 14 egunetan "arrisku-egoerak" bizi izan dituztenek (maskara ez erabiltzeagatik edo elkarrekin bizi ez diren pertsonengandik gertu egoteagatik) "mugikortasuna eta kontaktuak murriztea", eta isolatuta egon behar dutenek "zorrotz betetzea" konfinamendu hori, PCR probaren emaitza ezagutu aurretik eta berrogeialdiaren amaierara arte, sintomarik izan ez arren.

"Birusarekin biziko gara datozen hilabeteetan. Elkarbizitza horrek ahalik eta jarduera gehien ahalbidetu behar du. Beharrezkoa da datozen egunetan kutsatuen kopurua murriztea eta guztion artean goranzko joera hori geldiaraztea", azpimarratu du Murgak.

Bestalde, epaile batek joan den astean onartutako neurri murriztaileren bat atzera botatzeko aukeraz galdetuta, Eusko Jaurlaritzak pandemiarekin lotuta hartu dituen erabaki guztiek "euskal herritarren osasuna babestea bilatu" dutela esan du jarduneko Osasun sailburuak.

95 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan

Bestalde, Nafarroan beste 95 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.175 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Hain zuzen ere, Tuterako osasun eremuan atzeman zituzten kasu gehien (%44), eta, ondoren, Iruñean eta bere eskualdean (% 37). Zehazki, azken orduetan atzemandako 95 kasu berrietatik, 26 Tuteran baieztatu zituzten, eta, horien artean, tokiko zahar-etxe batean atzemandako agerraldiarekin lotutako kasuak daude. Tuterako osasun eremua intzidentzia handia izaten ari da azken hiru asteetan. Bestalde, Osasun Sailak bihar egingo dizkie PCR probak Tuteran kokatutako enpresa bateko 800 langile ingururi.

Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 24), eta, jarraian, 30-44 urteko taldea (% 23). Ondoren, 45-59 urte bitarteko adin-tartea dago (% 16) eta 0-14 urte bitartekoa (% 15). Positibo berrien % 8k 60 eta 74 urte bitartean dituzte, eta % 14k 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 40,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasu berrien % 62 emakumeak dira, eta % 38, gizonezkoak.

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo hiru pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil covid-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 533 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, Nafarroako ospitale sarean 60 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta; horietatik, bederatzi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste zazpi etxean. Gainerakoak, 44 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan edo ez.

Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.175 PCR proba egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Pandemia hasi zenetik, 8.963 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 95 kasu atzeman zituzten).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur